2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Irakasle Funtzioan ikasia

Lau hilabete honetan Irakasle Funtzioan huts hutsean irakasle batek duen funtzioa eta papera ezagutu dut, uste dut hau dela arlo honen helburu nagusia.

Baina irakasle batek duen funtzioa oso konplexua denez, zenbait jakintza barneratu behar dira. Lehen astean, behin aurkezpenak eginak taldeka jarri ginen eta blog bat sortu genuen, etorkizunean oso baliagarria bihurtu zaiguna, bertan gure lanak esekitzeaz gain beste taldeetako kideen ikuspuntua ikusteko.

Hirugarren astean irakasleak lege ikuspuntutik jakin beharreko zenbait gai irakurri genituen, Euskal Herriko zein Espainiako zenbait dekretu landuaz. Gainera gai hau gaur egunean ere pil pilean dago, LOMCE dela eta, eta beraz gaiaz zertxobati gehiago jakiteko eta gure iritzia lantzeko interesgarria izan da, modu berean ikuspuntu kritiko bat ere sortuaz.

Bestalde irakasle baten paperean jartzeko beste zenbait ekintza ere egin ditugu, besteak beste irakasle miresgarri bati elkarrizketa. Bertan gaur egungo iraskuntzako gora behaera ugari ikasiaz, hala nola: erabili beharreko teknikak, irakasle baten ezaugarriak, arazo-iturriak... Esan dudan moduan irakasle paperean ere jarri gara, praktika moduko batzuk eginaz. Hauen artean aipatu beharra dut, burutu genuen mintegia eta jarraian etorri zen ebaluaketa garaia.

Gai honekin loturik etengabeko formakuntza ere aipatu behar dut, izan ere irakasleok formakuntzan etengabean gaude. Gure taldeak gaur egungo gazteengan eukararen galketa gaia landu zuen, gai honetaz gain beste zenbait gai ere ezagutu genituen beste taldeetako kideek azalduak.

Bukatzeko, azken aste hauetan roll-playing moduko ere egin dugu, non tutoretza gaia landu dugun. Hemen ere irakasle paperean jarri gara, beharrezko dokumentazioa bilatuz eta gurasoekin bilera simulatuaz.

Laburbilduz lau hilabete honetan irakasle paperean jartzeko aukera ugariak izan ditut eta baliagarria izan zait zenbait gauza ikasteko.

Irakasle funtzioan ikasi dudana

Irakasle funtzio ikasgaiean ikasi dudana azalduko dut jarraian. Ikasgai honen izenak adierazten digun bezala, irakasleen egin beharrak, jarduerak... Ikasten edo ematen dira bertan, beraz, nik trimestre honetan ikasi dudana azalduko dut.

Hasteko, talde lanari buruz hitz egingo dut. Talde lana gauza askotarako oso garrantzitsua da eta hori argi geratu zait, beraz, noizbait irakasle izatea iristen banaiz zihur nago talde lana bultzatuko dudala klasean haurrek taldeka lana egiten ikas dezaten. Bestalde, taldeka egin genuen lanetako bat gaur egungo euskararen egoerari buruzkoa zen eta ikasi dut hezkuntzak garrantzi handia daukala arlo horretan. Irakasleek bultzatu behar dute euskararen erabilera ikasleengan eta hori geroz eta gutxiago gertatzen hari da gure gizartean edo gure eskoletan. Hortaz aparte, tutoretza lana ere egin dugu. Lan honi esker badakit bilera orokor batean azaldu behar diren gauzak zeintzuk diren, eta batez ere, zein izan behar den nire (irakaslearen) jarrera bilera orokor horietako batean.

Ondoren blogari buruz hitz egiten gustatuko litzaidake. Bloga oso interesgarria iruditu zait, oso praktikoa da lanak bertan egiteko eta irakasle-ikasleen artean lotura bat finkatzen du. Gainera, igo ditugun sarrera guztiak hezkuntzari buruzkoak izan dira eta horrek hezkuntzari buruz asko irakatsi dit. Adibidez, orain arte ez nekien pigmalion efektuari buruz ezer ere baina egin dugun lanari esker badakit zertan datza.

Ikasgai honetan irakasle bateri entrebista bat egin behar izan genion. Nik nere bizitza osoko soinketako irakasleari egin nion. Berarekin irakasle hon batek behar dituen ezaugarriak ikasi nituen, baina, hori ez zen garrantzitsuena izan. Berarekin lanbidea nolakoa den ikasi nuen eta honek irakasle izateko gogo gehiago piztu zizkidan, bera nire ustez hau izan da ikasi dudan puntu garrantzitsuena. Bestalde hezkidetza eta hezkuntza segregatua zer diren ikasi dut ere bai irakurri genituen testu horiei esker.

Gutxi gorabehera hau izan da trimestre honetan ikasi dudana, hemen dago hau guztia laburtzen duen kontzeptu mapa:


Irakaskuntza Funtzioa

Lehenengo lau hilabete hauetan Irakaskuntza Funtzioa izeneko ikasgaia izan dut. Izenak dioen bezala irakasleen betebeharrei eta funtzioei buruz jarduten du. Bertan mota ezberdinetako ariketak egin ditut, bai banaka bai taldeka. Lehenengo egunean bertan talde bat sortzeko eskatu zuen irakasleak lauhileko honetan ariketak batera egiteko.

Ariketa guztiak orokorrean oso interesgarriak iruditu zaizkit, denak baliagarriak izan dira eta irakasle ikuspuntutik. Banakako ariketei dagokienez, mota ezberdinetakoak izan dira, esate baterako, Pigmaleon efektua edo Irakasle miresgarriaren elkarrizketa. Irakasle miresgarriaren elkarrizketa eginiko lan politenetakoa izan da, honen bidez nik ezagutzen ditudan bi irakasleri gertuagotik ezagutzeko aukera izan dut eta. Elkarrizketa horren bitartez baliagarriak diren ezaugarriak jaso ditut, adibidez, irakasle on batek eduki behar dituen funtsezko balioak.

Taldekako ariketei eta giroari begira, oso ongi aritu gara guztiok. Katamaran taldea sortu genuenetik giro oso onean aritu gara taldelanean. Azkenean nolabaiteko elkartasuna lortu dugu geure artean eta hori baliagarria izan da guretzat. Elkartasun horren bidez, lortutako emaitzak onak izan dira, benetan talde lana egin dugulako. Taldean egin ditugun ariketetako batzuk tutoretzarena edo mezu objektiboarena izan dira. Tutoretzaren aldetik, dibertigarria izateaz gain, etorkizunean biziko dugun egoera bat bizi dugu, non gurasoekin eduki behar dugun tratua aztertu dugu. Bestetik, mezu objektiboaren lana gehien gustatu zaidan lanetako bat izan da guk nahi genuen gai bat hartu eta sakondu dugulako.

Bloga sortu izana ere aipatu beharra dago. Nire ustez oso interesgarria iruditu zait blog bat erabili izana, ikasteko modu berri bat da eta. Bertan egindako sarrera guztiak hezkuntzari lotutakoak dira eta sarrera horietan gure irakasle ikuspuntua erabili behar dugu. Hasieran ez genekien nola erabili ikuspuntu hori baina, denborarekin, behar bezala erabiltzen ikasi dugu. Katamaran blogean taldekako lanak eskegi ditugu indibidualez gain. Egindako guzti horrek hezkuntzaren ikuspegi zabal bat izaten lagundu dit.

Nire ikuspuntutik, ikasgai honetan eginiko lan guztiak oso baliagarriak izan dira. Ikasitako teoria praktikan jartzeko aukera izan dut. Lan guztiak elkartzean, bai indibualak bai taldekakoak, benetako irakasle bat zer den erakusten du, hau da, nik izan nahi dudan irakaslea.

Hona hemen nik ikasitakoaren mapa kontzeptuala:



2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Irakaskuntza Funtzioan ikasitakoa

Lau hilabete honetan, hainbat ezagutzak ikasi ditut. Gustuko izan dut, zeren eta gehienak edo ia guztiaz praktiken bidez ikasi ditut. Ikasgai hau bizia izan da. Egunero landu ditugu bidalitako lanak, taldeka bildu gara eta gauzak ondo egitea saiatu gara.

Irakaskuntza funtzioan, esan dudan moduan, gauza asko ikasi ditut nire etorkizunerako. Lehengoz, bloga egin genuen, inoiz ez nuen egin blog bat. Interesgarria iruditu zait, zure iritziak jartzeko eta besteek irakurtzeko. Blogan bertan, nire taldekideek egindako sarrerak ere aipatu behar ditut. Irakurriz gero, ideiak, motibazioak eta ezagutzak lortu ditut. Banakako lanetan gauza ezberdinak landu eta gero, ezezagunak ziren gauzak, ezagunak bihurtu dira. Adibidez, ez nuen inoiz ez egin kontzeptu mapa bat. Orain pentsatzen dut, mapa kontzeptualak garrantzitsuak direla ideiak ondo antolatuta izateko edo ikasteko. Nire irakasleari elkarrizketa egitean, ezagutza handiak eskuratu nituen, zeren eta irakaslearen lanbidean barneratzen zara. Bakoitzaren gaia (taldekoa) egin ondoren, mintegiak egitea gustuko izan nituen. Besteei zure lana azaltzea komeni da, horrela besteek zure lanetan arreta jartzen dute eta ebaluatzeko aukera dute. Taldeko lanetatik, aipatu behar dudan lana tutoretzarena da. Lan interesgarria eta garrantzitsua da. Hemendik asko ikasi dut, zeren eta ikaslearen papera edo rola hartzen duzu. Lan honi esker, zer informazio edo dokumentazioa aurkeztu behar duzun gurasoen aurrean ikasten da, baita zer jarrera izan behar duzun jende aurren ere.

Esan beharra dago, hainbat lanak egin ditugunez, ez dudala guztiak aipatu, baina euskara gaia eta besteen gaiak, pigmalion efektua, irakurritako artikuluak, ikusitako horma irudiak... etab, niretzat onuragarriak izango direla seguru nago. Amaitzeko, orokorrean asko ikasi dut gai honetatik, errealitatean dauden gauzak landu ditugulako eta nahiz eta bizia izan lauhilabete hau, atsegina izan da.

2013(e)ko abenduaren 8(a), igandea

Irakasleok izan behar ditugun ezaugarriak

Unibertsitate garaian, matematikak, inguru, gaztelania, musika...irakastea ikasiko dugu. Baina irakasle batek, ezagutza hauek baino gehiago izan behar ditu, gure barnetik ateratakoak, hau da, unibertsitatean ikasten ez direnak. Seguru nago ezaugarri hauek ikasi ahal direla, baina zailago izango dela. Hona hemen nire ustez, irakasle batek, edo nik izan behar ditudan ezaugarriak etorkizun batean:
  • Begikotasuna eta hurbiltasuna: Ez gara izango ikasleen lagunak, baina gehienetan ematen dira kasu zailak, non ikasleak beldurra du irakaslearen aurren hitz egitea edo zerbait galdetzea. Tratua normala izan behar da.
  • Autoritatea: Autoritate on bat izan behar da. Ikasleek ikusi behar dute nork agintzen duen, baina autoritate hau beti kontrolpean izan behar dugu bide txarretatik ez eramateko.
  • Eroapena: Niretzat gauzarik garrantzitsuenetariko bat. Badakigu ez daudela bi ume bera, orduan pazientzia euki behar dugu gelako erritmoarekin eta gure lanean gertatzen diren egoerekin..
  • Umiltasuna: Ezaugarri hau bizitza osoan zehar izan behar dugu, ez bakarrik gure lanean. Umiltasunarekin, giro on bat sortuko dugu klasean, zeren eta irekasleek ikusiko dute geuk ere pertsonak garela eta, garrantzitsuena, ez garela haiek baino gehiago.
  • Komunikatzeko gaitasuna: Ez bakarrik gaiak ematerakoan, baita arazoren bat dagoenean ere. Gelako ordutik kanpo hitzaldiak izatea irakasleekin eta haien gurasoekin garrantzitsua da, gure onererako eta irakasleaen onenerako.
  • Sormen handia: Gelan egotea aspergarria izan dezake, horregatik irakasle batek sormen handia izan behar du, horrela klaseak hobeak izango dira eta umeek arreta handia jarriko dute.
  • Segurtasuna: Besteengan segurtasuna izan behar dugu. Lan honetan beste lankideekin lan egingo dugu, horregatik besteengan konfiatu behar dugu. Baita geuk konfiantza eta segurtasuna izan behar dugu.
  • Lan egiteko gogoak: Nire ustez lan polita da, horregatik lan egiteko gogoak izan behar ditugu. Lan honetarako gogoak ez badaude, zerbait txarto ikusiko dugu.
 
Ezaugarri gehiago jar ditzakegu, zeren eta pila bat daude. Jarritakoak, niretzat garrantzitsuenak dira eta etorkizun batean izan nahi nituenak dira. Seguru nago gehienak baditudala, baina gela batean praktikan jartzea ez dut inoiz frogatu.

2013(e)ko abenduaren 7(a), larunbata

Gora Imajinazioa!

Hona hemen guraso batzuk azaroko hilabetean beraien seme- alabei eginiko jolas moduko bat. Dinosauro batzuk hartzen dituzte eta ondoren etxeko gela ezberdinetan ipintzen dituzte gauza ezberdinak eginez, esate baterako, sukaldeko janaria nahasi.

Zein da jolas honen helburua? Umeek beraien imajinazio eta harritzeko gaitasunak garatzea da. Gaur egun teknologiak aurrera doaz eta gure gizartean gero eta barneratuago dago hauen erabilera. Honek alde bai positiboak bai negatiboak sor ditzake.

Alde positiboei begiratuz, teknologiaren bidez ikasteko modu berriak sor daitezke, adibidez, ikasgela batean ordenagailu baten bitartez era dinamikoago batean ikasten dute umeek, marrazkiak, irudiak, etab. erabiliz. Denbora-pasa aldetik barietate asko dago; oraingoan mugikorretik zuzenen jolas bat jaitsi dezake eta jolasten hasi.

Alde negatiboak, berriz, aipatu ditudan alde positibo horiek dakarren ondorio txarrak dira. Denbora- pasa horiek azkenean era negatibo batean eragiten umearengan; ez dira kalera ateratzen beste ume batzuekin harremanak izatera, kirola ere gero eta gutxiago egiten dute.

Umeak duen imajinazio hori funtsezkoa da bere garapenerako. Oraindik gogoratzen naiz, haurra nintzelarik, jostailu berri bat izan bezain laster gelara joaten nintzela jolastera. Orduk eta orduk egoten nintzen gelan bakarrik edo nire familiakoekin jostailuekin jolasten, nire historiak sortuz eta primeran pasatzen.

Honekin esan nahi dudana da, imajinazio hori landu egin behar dugula eta horrek gure inguruko baliabide guztiak erabiltzea esan nahi du. Hau lantzen ez dute irakasleak bakarrik esku hartu behar, gurasoek ere zerikusi handia dute. Irakasle izatera iristen naizenean, nire klaseak ahalik eta dinamikoenak izaten saiatuko naiz. Dinamikotasun horrek umeak gauza ezberdinak eta modu ezberdin batean pentsatzea bultzatzen ditu, beraz, beraien imajinazio hori lantzen doa.

2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

Hezkuntza sistemaren paradigma

Youtuben aurkitutako bideo hau azalduko dut. Gaur egungo lurralde asko hezkuntza publikoa hobetzeko saiakerak egiten ari dira bi arrazoiengatik. Bata ekonomikoa da. Umeak gaur egungo egoera ekonomikora moldatzea nahi dute, baina, nola moldatu egoera honetara ezbaldin badakigu nolakoa izango den krisi honen ondorioz. Beste arrazoia kulturala da, umeek identitate kulturala eduki dezaten.

Bestalde, azaltzen du hezkuntza sistema ez dela egokia. Lehen umeei esaten zieten eskolara joaten baziren, nota honak atera eta gradu bat ikasten bazuten lana edukiko zutela. Baina gaur egun umeek ez dute hori sinisten. Gaur egungo hezkuntza sistema garai desberdin baterako egin zela dio bideoak. Ilustrazioko kulturan sortu zen eta iraultza industrialeko egoera ekonomikoan.

Ondoren modelo intelektuala aplikatu zen eskolan eta bi pertsona mota zeuden. Intelektualak eta intelektualak ez zirenak eskolan arreta jarri ez zutelako edo ikasketetan ain onak ez zirelako. Kasu honetan atentzio maila bajuko sindromeaz hitz egiten du. Ume hauek egunero medikatuta egoten dira eta honek ez die batere honik egiten. Ume hauek lo egongo balira bezala daude eta ondorioz beren imaginazio eta kreatibitatea galdu egiten dute. Umeak medikatuta daudela pasatzen dute bere hezkuntza eta kontrakoa izan beharko litzateke. Ez ditugu anestesiatu edo lasaitu behar, kontrakoa baizik, esnatu behar ditugu beren barnean gertatzen dena ikusi dezaten eta bere kreatibitasuna eta pentsamenduak atera daitezen.

Gaur egungo eskolen egoera ordea horrelakoa da. Haurrak irakaslearen aurrean eserita daude irakasleak esaten duena entzuten. Askotan irakasleak esan behar duena esan eta klasea amaitzen da eta umeek ezin dute bere iritzia eman. Irakasleak esaten duena da egia eta bera, ikasi eta errepikatu behar dena. Modu honetan, haurrek ez dute bere pentsatzeko gaitasuna garatzen, bakarrik memorizatzeko gaitasuna garatzen dute (zerbait garatzekotan). Askotan eskolan ikasten dena segituan ahazten delako.

Pentsamendu dibergenteari buruz ere hitz egiten du. Pentsamendu dibergentea zerbaiti baliozko erantzun bat baino gehiago ematea da. Lehen esan dudan bezala, eskoletan irakasleak esaten duena bakarrik da ondo dagoena, beraz, haur hauen pentsamendu dibergenteak gutxira egingo du eskolan pasatzen dituen urteen arabera. Esan beharra dago test bat egin dela eta hasieran umeen pertzentai oso altu batek emaitza honak atera zituela pentsamendu dibergeneari dagokionez eta urteak pasa ahala emaitza hauek txarragoak ziren. Beraz, nire ustez oso garrantzizkoa izango litzateke eskoletan umeen ideia eta pentsamenduei lekua uztea. Beraiei galdetuz, jolasak eginez... Honela etorkizunean pertsona osoagoak izan daitezen.

Txirrindularitzan entrenatzaile - Motibazioa

     Aurreko astean azaldu nuen moduan, kadete mailako txirrindulari talde bat entrenatzeko aukera suertatu zait eta nire formakuntzan interesgarria izan daiteken praktika bat iruditzen zaitenez, hainbat sarreren bitartez zenbait gogoeta idatziko ditut.
Taldeko txirrindulari bati azalpenak ematen.
     Gaur hain zuzen motibazioaren gai jorratuko dut, izan ere gai hau ikasgelan landu duguenetako bat da, hain zuzen katuz-katu ko kideek landu zuten gaia. Talde honek aipatu zuen moduan, ikasle baten ikasteko eta lan egiteko gogoak mantentzeko motibazioa oso garrantzitsua da eta horretarako zenbait teknika daude.
     Gai honek erlazio zuzena du nire kasuarekin, izan ere kirolean ere motibazioak oso paper garrantzitsua du. Nire helburu nagusietako bat, nire txirrindulariak taldean gustora eta partea hartzaile egotea da, eta uste dut lortzeko bidean nabilela. Helburu hau lortzeko zenbait joku dinamiko erabili nituen pasa den astean eta azterketa txiki bat ere egin nuen, nik irakatsia ikasi zuten jakiteko eta emaitzak ikusiz modu batean lanaren fruitua ikus zezaten. Izan ere, astean zehar zenbait gai ezberdin azaldu nizkien: karreren funtzinamendua, elikadura, taktikak eta abar; eta hauek barneratuak izan zirela ikusi nai nuen.
     Bestalde motibazioaren gaia dugu, taldeko giro ederra mantentzeko ziklista guztiak motibatuak mantentzea garrantzitsua baita. Gure kasuan motibazio-iturri nagusia lehenengo lasterketetan jaso ditugun emaitza onengatik iritsi da. Duela bi asteko sarreran aipatu nuen moduan lorturiko emaitzak bigarren maila batean aurkitzen diren arren, txirrindularien jarreran eragin zuzena dituzte. Zorionez, belodromoan hasi berri dugun denboraldi honetako lehen lasterketetan taldeko txirrindulariek, bakoitzak bere neurrian, emaitza politak eskuratu zituzten. Hori dela eta mutilek beraien esfortzuaren emaitza ikusi zuten eta motibazio faktore oso garrantzitsua bihurtu da taldean.
     Etorriko diren lasterketetarako beraz taldea gogotsu dago, eta etorkizunean naiz eta emaitzak ez hain onak izan espero dut beraien motibazio maila mantendu edo igotzeko gai izatea.

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Finlandiako Hezkuntza Sistema

Gaur egun hezkuntza arloari buruz hitz egiten dugunean burura etortzen zaigun herrialdea Finlandia da. Finlandia munduko lehenengo potentzien artean sartu da hezkuntza mailan eta ondoren ipini dudan bideoetan errealitate honen hainbat argudio ikusiko ditugu.

Bideo horiek Jordi Evole kazetariak eginiko dokumental baten zatiak dira "Cuestión de Educación" izenekoa. Dokumental osoa Espainiako eta Finlandiako hezkuntzak alderatzen ditu, bien arteko desberdintasunak azalduz eta desberdintasun horien arrazoiak emanez. Baina nik Finlandiako zatian jarri nahi izan dut arreta.

Herrialde honek duen arrakasta alde batetik Gobernuak hezkuntzan duen esku hartzean oinarritzen da. Garrantzi handia ematen hezkuntzari eta arazoak daudenean arazo horiek konpontzen saiatzen dira, esate baterako, eskola batek gela masifikazioaren arazoak baditu ikasleak talde gehiagotan banatzen dira edo ikasle kopuru handia dagoen gelatan irakasle gehiago ipintzen dituzte.

Bestetik, irakasleen lanbidea oso errespetatuta dago. Finlandiako gizartean irakasleak oso ondo ikusita daude eta, ikastetxeetan, zuzendaria da irakasleak aukeratzen arduratzen direnak. Horrek esan nahi duena zuzendariak berarentzat prestatuen dauden irakasleak hartzen dituela lan egiteko. Horretaz gain, gobernuak erreformaren bat egin behar badute hezkuntzarekin lotuta irakasleei galdetzen die erreforma hori egin aurretik, beraiek baitira hezkuntza munduan aritzen direnak.

Arrakastaren beste puntu bat ikasleen gurasoen eta eskolen arteko erlazioa da. Gurasoak beraien seme-alaben gelara joan dezakete irakasleak nola irakasten duen ikustera.

Beraz, hori guztia kontuan izanda, honako hau galdetzen naiz neure buruari: zer izango litzateke horrelako hezkuntza sistema batean lan egitea? Horregatik nire nahietako bat puntu horretara iristea izango litzateke, nire erronka pertsonala.

Hona hemen dokumentalaren bi zatiak:

Neska - mutiletatik ikasten

Asteburu honetan, monitoretza taldeekidekin eta gurekin dauden umeekin egun onak eta emanakorrak pasatu ditugu. Urtero birritan egiten ditugu halako konbibentziak, Bizkaiko baserri batean, Iurreta aldean.  Bi egun hauetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako  Bilboko eta Erandioko 60 neska-mutilekin egon gara eta jolasteko, lagunekin egoteko, pentsatzeko, lasaitzeko eta gai ezberdinak lantzeko momentuak izaten dituzte.
 
Bertan, umeei eskaintzen diegu beste hezkuntza era bat, haien onenerako, baita nire onenerako. Neska - mutil hauetatik hainbat gauzak baliotsu ateratzen ditut igandero, eta nire etorkizunerako beharrezkoak direnak. Unibertsitatean ikasitako edo bertan entzutakoak, ume hauekin praktikan jartzea sahiatzen naiz. Asteburuan zehar, hainbat gauzak ezberdinak gertatu dira. Egoera txarrak, zailak, politak... baina beti nire irakasle formakuntzarako ezagutzak emankorrak eta baliotsuak. 
 
Esan dudan moduan, igandero elkartzen gara baina astero bi orduekin ez da askotarako ematen. Orduan, asteburu bat pasatzerakoan eta hainbat momentu bizi eta gero, ze zaila eta, aldiz, ze polita den "irakaslea" izatea konturatzen naiz.
 
Amaitzeko, ikasgela edo ikastetxe batekin konparatzea ez dago oso ondo, seguraski klase batean egotea zailagoa izango da. Baina 60 neska-mutilekin egotea ez da erraza, eta bakoitzetatik zerbait ikastea sahiatzen naiz, ezagutzak ezberdin eta berriak eukitzeko, eta beste modu baten bidez, adin hauetako umeak nolakoak diren jakiteko.
 
 
Oharra: Asteburu honetako lekua. Neska-mutilak adingabekoak direnez, ez dut haien argazkirik igoko.

2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Irakaskuntza hobetzeko 3 pauso

Interesgarria iruditu zaiten bideo hau azalduko dut. Ramsey Mussalam kimika irakaslea da eta berak ikaskuntza hobetzeko 3 pauso azaltzen dizkigu. Multimedia eta teknologia berriekin kuriositatea bermatzen du klasean.

Bere ustez lehenengo puntu edo pausoa kuriositate edo jakin-mina piztea da. Galderak ikasteko oso iturri garrantzitsuak direlako. Ikasleak jakin-mina badu, galderak egingo ditu eta ziur nago berak egiten dituen galderen erantzunak irakasleak ematen duen txapa baino hobeto asimilatuko dituela.Gaur egungo generazioak teknologia berrien hartean hezitu direla esan daiteke. Honen ondorioz, tegnologia hauek oso baliagarriak izan daitezke hezkuntzan erabiltzeko, beti ere ondo erabiltzen badira. Gaur egungo ikasleak teknologiarekin oso familiarizatuta daude eta hau ikaskuntzarako tresna baliagarria da beraz.

Bigarren pausoa emaitza txarrak onartzea da. Berak dioenez, eta dakigunez, irakaskuntzean ez dira beti emaitza onak ematen. Horregatik emaitza txarrak onartu behar dira gero hobetzeko.

Hirugarren pausoa hausnarketa egitea da. Egiten dugun edozer gauzak hausnarketa edo amaierako rebisio bat behar du ondo dagoen ala ez jakiteko. Hortaz aparte, hausnarketa egiten dugunean egin duguna gehiago barneratzen dugu eta, ondorioz, gehiago ikasten dugu.

Ramseyek 3 pauso hauek nola ikasi zituen azaltzen du. Aneurisma bat diagnostikatu zioten, bere kirurjialaria oso lasai ikusi zuenez arrazoia galdetu zion eta berak hiru gauz esan zizkion. Bata, bere jakin-minak prozedimendua nola izango zen galdetzera bideratu zuela, bigarrena, onartu egin zuela eta ez zuela beldurrik izan eta azkenik, hausnarketa baten ondorioz prozedimendu on bat egiteko informazioa bereganatu zuela ondoren Ramseyen bizia salbatzeko. Hitz hauengatik azaltzen ditu Ramseyek 3 pauso hauek.

Link honetara joanda ikus dezakezu bideoa: http://www.ted.com/talks/lang/es/ramsey_musallam_3_rules_to_spark_learning.html

2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata

TXIRRINDULARITZAN IRAKASLE

     Atzo azaroak 15 ostirala nire bizitzan lehenego aldiz aritu nintzen entrenatzaile lanetan eta esan daiteke Aranbizkarra ikastolan egiten ari garen praktikak alde batera utziz, nire formkuntzako lehen praktika izan zela. Izan ere orain arte, ez dut ez irakasle, ez entrenatzaile eta ez monitore modura lan egin.
 
     Esan bezala, atzo lehen aldiz gidatu nuen entrenamendu bat, hain zuzen urte honetan zehar Donosti-Berriko Txirrindularitza eskolako kadete mailako gaztetxoak zuzenduko ditut orain arte nire entrenatzaile izan denarekin batera. Hasiera batean, astean zeharreko entrenamenduetara ezin izango dut joan Gasteizen bizitzen eta ikasten bai nago, baina ostiraletako entrenamenduetan eta aste buruetako lasterketetan egongo naiz entrenatzaile-direktore moduko lan bat egiten.
 
     Esperientzia berri hau gogo biziz eta ilusioz hartu dut, izan ere ahal dudan neurrian haur hauei hezkuntza bat eman behar diet eta praktikan jarriko ditut nire ikasketak.
 
     Maila hauetan lasterketetan emaitza onak eskuratzea edo hauek lehiatzen aritzea bigarren maila batean geratzen da eta garrantzitsuena ziklista gazte hauek kirolak dituen baloreak ikastea eta neurri batean beraien bizitzan lagungarri izango diren ohiturak ikastea da. Beraz hau izango da nire helburua denboraldi honetan, talde giro aparta eskuratu eta txirrindulari guztien jarrera bikaina izatea, eta noski txirrindularitza bezalako kirol eder honetaz disfrutatu eta maitemintzea.
 
Aukera hau suertatu zait eta espero dut nire irakasle formakuntzan lagungarri izatea!

2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Irakasleon Helburua

Gure bizitza akademiko osoan zehar irakasle asko izan ditugu. Horietako batzuk irakasle onak izan dira, beraien helburua guri irakastea eta balore batzuk transmititzea zen. Beste irakasleen helburua, berriz, gelara iritsi, ikasleei testu batzuk irakurtzen jarri eta ikasleenganako ardura eza erakustea zen.

Betidanik entzun dugu irakasleen lanbidea bokazionala dela. Irakasle izateko ikasketak gauzatzearen arrazoiak askotarikoak izan daitezke, esate baterako, familian bizi izandako egoerak, jende bereziarekin tratua izatea eta beraiei laguntzeko asmoa izatea etab.

Etorkizunari begira, hau da, karrera amaitzen dugunean, honako galdera hau egin behar diogu geure buruari: nolako irakaslea izan nahi dut? Irakasleak, klase emateko garaian, aldez aurretik jakin behar du nolako irakaslea izan nahi duen eta hori ikasleei transmititu.

Gure helburua ikasleak irakaslearengan errespetua eta miresgarritasuna lortzea da eta bideo honetan hauxe ikusten dugu. Bideo honetan agertzen diren irakasle guztiek ikaslearen bihotzeraino iritsi dira eta aipatu dudan miresgarritasun hori lortu dute. 

Badakigu bideoan agertzen diren irudiak filma ezberdinetatik aterata daudela eta fikzioa dela, baina guk benetan lortu nahi duguna fikzio hori errealitate bihurtzea eta ikasleen ametsetako irakaslean bilakatzea da.




Goi mailako ikasketen neurketak eta eraginak

Hezkuntza on bat izatea, gizabide, azpiegiturak onak eta kriminalitate indize kopuru gutxiago eukitzea eragiten du. Hona hemen, ikerketa bat egin ondoren ateratako neurketak, non ematen eta amaitzen diren goi mailako ikasketak gehiago. (35 eta 64 urteen artean)
 
Lehenengo postua Kanada betetzen du. Herrialde honetan, 35 eta 64 urteen arteko %51 biztanleek goi-mailako ikasletak izaten ditu. Israel bigarren postuan dago %46rekin eta hirugarrena, Japonia da %45 batekin.
 
Estatu Batuak, %42 batekin laugarren postuan kokatzen da, eta Zelanda Berriak "top 5" honek betetzen du %41 batekin. Hauen atzean, Hego Korea, Erresuma Batua, Finlandia, Irlanda eta Australia daude, lehenengo hamar postuak betetzen.
 
Espainiak, hamazortzigarren lekua hartzen du, biztanleriaren  %31 izaten ditu goi-mailako ikastetak eta bere aurretik, adibidez, Belgika, Suedia, Danimarka, Islandia edo Holanda daude. Aldiz, Espainiaren atzetik, Mexiko, Hungría, Polonia, Txekiar Erreplubika, Grezia, Portugal edo Italia daude.
 
Halaber, Korean  Bigarren Hezkuntza hasten dutenek, %95 amaitzen dute, aldiz, Espainian, Erresuma Batuan, Finlandian edo Frantzian %80ra murrizten da portzentai hau.
 
Hau ez du esan nahi Kanadak hezkuntzarik onena duen, baina hainbat paralelotasun aurki ditzakegu. Adibidez, munduko hiririk seguruena, non dagoen pertsonen arteko konfiantza handiena edo ze herrialde edo hiria duen kriminalitate kopuru gutxiago.
 
Nire ustez, hezkuntza eta ondoren egiten diren ikasketak eta ikasketen  maila nolakoa den eragina handia du gure gizartea aurrera eramateko , besteekin elkartzeko... Azkenean, neurketak hor daude, eta Espainia, betiko moduan ez dago lehenengo postuetan.
 
 
 

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Euskaraz Bizi

Euskara, euskal biztanleen ikur esanguratsua da eta gehienok baloratzen dugun hizkuntza da. Gure historiaren eta kulturaren zati handia denez, zaindu egin behar dugu, partaide izaten jarraitzeko. Euskara baita bereizten gaituen hizkuntza.

Euskara jakitea abantaila eta zortea da, horrela, beste hiriko edo herrialdetako biztanleek baino hizkuntza gehiago hitz egiten ditugu eta. Pribilegiatuak gara bi edo hiru hizkuntza, gutxienez, ikasten ditugulako txikitatik, beste hirietan, aldiz, ez. Hau da, gero eta hizkuntza gehiago hitz egin edo jakitea, hobeto.

Euskarak garrantzia du, zeren eta gazteek, mutilek eta neskek, gizartean hizkuntza propio batekin hazi al direlako, baita hezkuntzan ere. Euskararen garrantzia nabarmena da, abantaila positiboak baino ez ditu ekartzen gure historiarako, kulturarako, gizarterako, hezkuntzarako…

Lehenik eta behin hezkuntza eredu desberdinak azalduko ditugu: D eredua dena euskaraz, B eredua euskaraz eta gaztelaniaz eta A eredua dena gaztelaniaz. Gaur egun Lehen Hezkuntzan eta DBHn dauden ikasle gehiengoaren lehen hizkuntza gaztelania da baina, esan beharra dago, D eredua dela gehien egiten dena, beraz, klasean euskaraz egiten dute.

Aurrekoarekin jarraituz, Lehen Hezkuntzan dauden ikasleen gehiengoak klasean ikaskideekin euskaraz bakarrik ikasten dute, baina DBHkoek, ordea, gazteleraz hitz egiten dute klasean beren ikaskideekin. Jolas orduan, bi zikloetako ikasleen gehiengoak egiten du erdaraz ikaskideekin. Gure ustez klasean daudenean gutxienez, ikasle guztiek euskaraz egin dezaten bultzatu beharko zuketen irakasleek. Jolas orduan badakigu ez dela erraza guztiak kontrolatzea.

Irakaslearekin klase barruan hitz egiten dutenean gehiengoak euskaraz egiten du, baina badaude erdaraz hitz egiten dutenak ere. Jolas orduan, gehiengoak euskaraz hitz egiten dio irakasleari baina klasean baina gehiago hitz egiten diote gazteleraz. Irakasleek gaztelaniaz hitz egiten uzten badiete, geroz eta gehiago hasiko dira hizkuntza horretan hitz egiten eta horrek euskararen erabilera murriztu eragingo du, noski. Beraz, irakasleek beti berarekin gutxienez euskaraz hitz egiten bakarrik utzi beharko lieke bere ikasleei edo ikasle ez direnei, hau da, ikastolako edozein umeri.

Horretaz aparte, ikastola askotan haur hezkuntzatik batxiler arte ikasle guztiak erakunde edo eraikuntza berdinean batera daude. Hau kaltegarria izan daiteke euskararen erabilerarentzako. Normalean, haur hezkuntzan euskaraz batxilerrekoek baino gehiago hitz egiten dute. Denak kontaktuan egonda, haur txikiak handiagokoengatik influenziatu egiten dira eta askoz lehenago hasten dira gazteleraz hitz egiten. Hau nabarmena da generazio berriek aurrekoek baino euskara maila baxuagoa daukatela ikusi dugulako. Hau ez gerta dadin, irakasleek DBH 3-4ko eta Batxilergoko ikasleak haurrekin euskaraz egiteko animatu egin behar dituzte.

Gure arazoaren faktoreak ugariak dira baina kasu guztietan ez dira berdinak. Izan ere, zergatiak bi zatitan bana ditzazkegu, alde batetik orokorrak daude, zeintzuk kasu guztietan zer esan handia duten, haien artean daude: adina, sexua, hezkuntza eta gizartea. Baina bestalde kasuan kasuko faktoreak daude, hau da, herria, eskola, testuinguru linguistiko eta abarren arabera aldatzen direnak.

Beraz orain aztertu behar dugun gaia faktore orokorren barnean kokatzen da, gainera oso faktore garrantzitsua da, izan ere aditu askok dioten moduan hizkuntza kasu askotan gizartearen erreflexua da.
Etxeko helduenen egoerari dagokionez beraiek jasotako hezkuntza eta gaztaroan jasan izan zuten egoera zaila kontuan izanik, aipatu behar da euskara tasa nahiko baxua izan daitekeela, gainera kasu askotan ez dute euskara egiteko ohitura batere barneraturik. Bestalde, aipatu behar da Euskal Herriko kostaldean industria guneek eragindako nekazal exodoak ere zeresan ugari duela, izan ere espainiar ugari etorri zen Euskal Herrira eta ondorioz euskara tasa jaitsi egin zen.

Gaur egun heldu askok eta askok ez dakite euskaraz hitz egiten eta zoritxarrez beste askok jakin arren ez dute erabiltzen. Kasu hau gizon zein emakumezkoetan ematen da, agian emakumezkoetan gehiago. Kasu honen arrazoi nagusia ohitura falta izan daiteke, gaztaroan debekatua egonagatik ez zen erabiltzen eta zorionez garaiak aldatu diren arren ohitura batzuk ez dira aldatu eta bi euskara hiztunen artean gaztelania entzutea nahiko ohikoa da.

Orain gurasoen kasua ere aipa daiteke, bertan 40-50 urte bitarteko helduen kasua aztertu behar dugu. Hauek izan zuten hezkuntza eta familia giroa oso ezberdina izan zen beraien artean, eta ondorioz ohiturak ere desberdinak dira. Izan ere, batzuk diktadura garaiko hezkuntza jaso zuten moduan, beste batzuk ikastolara joateko aukera izan zuten. Sexuen arteko desberdintasunei dagokionez ere, nahiko ohitura antzekoak dituzte, hori bai azterketek diotenez emakumeek gizonezkoek baina euskeraren erabilera gehiago egiten dute.

Gaur egungo ume eta gazteen aiton-amon eta aita-amen kasuak aztertu ditugu umeen euskara erabiltzeko ohituran oso paper garrantzitsua dutelako. Azterketan honen ondorioz esan dezakegu gure etxeko gaztetxoak oso familia giro ezberdinak izan ditzaketela beraz barietatea ere handia izango dela. Baina naiz eta familia askoren giroa nahiko erdalduna izan eta gaztelania izan hizkuntzarik erabiliena, ikastolen kantitateak eta bertan ikasten duten haurren kantitateak gora egin du, laburbilduz euskalduntzen prozesu baten alde daudela esan daiteke.

Umeek ordea beraien gurasoek ezarri nahi duten euskalduntze prozesu hau ez dute guztiz aurrera eramaten, litekeena da hezkuntzaren errua izatea edo familia giroak guk uste baino garrantzi gehiago izatea.

Beraz ulergarria da umeek etxean etxeko hizkuntza erabiltzea, baina zer geratzen da etxetik kanpo? Ba egoera eta hizkuntza ez dela aldatzen. Kasu askotan jakin izan da ume  erdaldun askok euskara ikasi arren irakaskuntzarekin eta eskolarekin bakarrik erlazionatzen dutela  eta ez dutela beraien bizitzarako hizkuntzatzat. Kasu hau bai mutil bai nesketan ematen da.

Beste arrazoi garrantzitsu bat moda jarraitzearena izan daiteke, haurrek gustatzen zaizkien gauzak gaztelaniaz entzun ezkero beraiek ere honela egingo dute. Mutilen kasuan adibidez kirol probak ikustea oso gustuko izaten dute orokorrean, batez ere futbola; bertatik jasotzen duten informazio ia guztia erdaraz jasotzen dute eta beraiek horregatik ere erdara erabiliko dute. Nesken kasuan ere berdin gertatzen da, filmekin, musikarekin, kirolekin, jostailuekin eta abarrekin erlazionaturiko gehiena gaztelaniaz jasotzen dutelako.

Zenbait azterketek erakutsi duten moduan, eta guk ere lehen pertsonan ikusi dugun moduan, zoritxarrez bi sexuetako gazteek dute gaztelaniara jotzeko ohitura. Nesken kasuan ohitura aldaketa hau lehenago eman daiteke, izan ere nesken garapen psikologiko zein biologikoa lehenago ematen da eta honek zerikusia du erabiltzen duten hizkuntzan. Baina oso posiblea da behin etapa hau igarota euskararako itzulera gertatzea. Mutilen kasuan erdararako prozesu hau ere ematen da, baina kasu askotan, nesketan ez bezala, ez da itzulerarako prozesua gertatuko, hots, behin mutilek gaztelania erabiltzeko ohitura harturik ez dira euskarara itzuliko.

Bideo honetan Nafarroako Erriberan euskarak bizi duen egoera latza aztertzen du, eta bertako euskaldunek eta Argia Ikastolak euskal komunitate bat sortzeko egin dituzten ahaleginak plazaratzen ditu.



Lan honetarako erabili ditugun erreferentziak honako hauek dira:
  • Hemen LH 4en eta DBH 2n hizkuntzek duten egoera azaltzen da 2011. urtean.
  • Erreferentzia honetan euskararen erabilera aztertzen dute kalean egindako galdetegi baten bidez.
  • Esteka honetan Txingudi Ikastolako euskararen normalizaziorako proiektua agertzen da.

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Gure hizkuntza hezkuntzan bultzatuz

Gaur egun, hezkuntza arloan, euskera geroz eta gutxiago erabiltzen da eta gai honek kezkatzen gaituenez, nondik norakoak aztertu eta konponbideak aurkitzen sahiatuko gara. Beraz, aukeratu dugun gaia euskeraren erabilera da.

Naiz eta azken urte hauetan aurrera pausuak eman, irudetzen zaigu geroz eta erabilera txikiagoa duela gure hizkuntza. Agian aurrera pauso edo iniziatiba hauek hezkuntzaz kanpo eman dira eta ez dira nahikoa. Generazio berriak eskolatik ateratzen direnean geroz eta gutxiago hitz egiten dute euskeraz. Horregatik hezkuntza arloan arazo honi soluzioa bilatu nahi diogu.

Bereziki gure herrietako famili eta ikastoletako kasuak aztertuko ditugu, gertuen ditugulako. Espero dugu arazo honen sorburua aurkitzea eta soluzio egoki bat ezartzea.

2013(e)ko urriaren 26(a), larunbata

Hezkuntza sistema argazki batean

         Argazki hau oso interesgarria iruditu zaigu. Ikusten dugunez, gaur egungo hezkuntzan askotan gertatzen den edo ia beti gertatzen den egoera bat agertzen da argazki honetan. Hemen Alrbert Einsteinen esaldi bat irakurri dezakegu: "Mundu guztia da genio bat. Baina, arrain bat zuhatz batera igotzeko duen gaitasunagatik ebaluatzen baduzu bere bizitza osoa pasatuko du inozo bat dela pentsatzen."

          Illichek esaten zuen bezala, eskola konpetentzia bat bezala da.Ikasketetarako erraztasunak dituztenak beti irabaziko dute eta irabazle sentituko dira eta, ikasketetan hain ondo ez doazenak, ordea, beti galtzaile sentituko dira eta azkenean ez dute hobetuko. Estankatuta geratuko dira.

          Esan daiteke pigmalionen efektua ere emen sartu daitekeela. Irakasleek ikusten dute zeintzuk diren ondo doazen ikasleak eta gaizki doazenei lagundu ordez nota hobeak dituzten ikasleei arreta gehiago jartzen diete. Agian ez da irakasleen errua hau inkonszienteki gertatzen delako baina okerrago doazen ikaslek laguntza gehiago behar dutela ere pentsatu eta jakin behar dute.

          Ikasle batzuk erraztasunak dituzte arlo batean eta beste batzuk beste arloren batean. Horregatik irakasleak argi eduki behar du bere ikasle bakoitzak zein gaitusun dituen. Batzuetan ikasle batek beste ikasle batek baino denbora gehiago behar du gauzaren bat asimilatzeko. Ondorioz, motelago doan ikasle horri pixkanaka (ariketa simpleagoak eginez) irakatsi behar zaio. Modu honetan beste ikasleen nibelera iritsiko da. Denei ariketa berdina jartzen badiogu, erraztasunak ez dituztenak atzean geratuko dira eta ez dute ezer hobetuko. Beraz, esan dugun bezala, alro batean motelago doazen ikasleei progresiboki irakatso behar diegu ariketa besteen mailara iritsi daitezen.

2013(e)ko urriaren 25(a), ostirala

Elkarrizketaren Ideia Nagusiak

Hona hemen irakasleari egindako elkarrizketan gure taldeak atera dituen ideia nagusiak:

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA ETA GOGOETA

Bakoitzak herri, ikastola, maila eta arlo ezberdinetako irakasleei elkarrizketa egin diegun arren, harritu egin gaitu komunean izan ditugun ideien ugaritasunak, hau da, esan dezakegu gure ikasleen artean antzekotasun ugari daudela, jarraian hauek aztertuko ditugu eta beraien artean dauden desberdintasunak ere azaldu.
 
Esan dudan moduan irakasleen arteko ideien antzekotasuna ugari izan da; alde batetik garbi geratu zaigu irakasle lana ez dela batere erraza, naiz eta azken urteotan gizartean  hartu duen ospea bestelako izan, irakasleok zailtasun honetaz ohartarazi diguten arren orokorrean poza eman die guk ere beraien bide bereberetik jarraitzea.
 
Ondoren irakasle lanean beharrezko jakintzak eta baliabideak galdetzean orokorrean beraien erantzun berbera izan da pazientzia eta bokazioa. Pazientzia ezinbestekoa dela diote gure irakasleek, gainera irakasle onari buruz galdetzean erantzuna ez berdinak izan ziren. Batzuk ezin izan zuten erantzun zehatz bat eman eta eman zutenak oso subjetiboak izan ziren. Hori bai, ikasleen motibazioa mantentzea ere beharrezkotzat jotzen dute, horretarako zenbait teknika erabiliaz. Nire kasuan adibidez nire irakasleak errefortzu positiboa teknika erabiltzen  duela esan zidan, hots, ikasleek ondo egiten dutena baloratzea eta beraiek esfortzuaren emaitza ikustea.
 
Tekniken gaia jorratuz, beste irakasle baten aburuz ikaslearekiko gertutasuna mantentzen saitu behar da, modu batean klaseko egoera informalagoa izaten eta elkarrizketaren bitartez arazoak konponduaz. Teknikekin batera beraien hezkuntza bizitzan izan zituzten zailtasunak ere aipatu zizkiguten eta ohartu gara irakasleen arteko eztabaida eta liskarrak ez direla oso ohikoak eta ohikoagoak direla adibidez gurasoekin dauden arazoak. Gure irakasleetako bik aipatu zigutenez gurasoekiko harremanak hobeak izaten saitu behar da orokorrean, izan ere ezinbestekoa da harreman hau umearen hezkuntza eta garapenean.

Elkarrizketaren beste puntu interesgarrietako bat  beraien formakuntzaz hitz egitea izan zen. Gai honetan gure irakasleak ere nahiko ados zeuden, ez ziren beraiek jasotako formakuntzaz kexatzen baina orain ditugun praktikak ezinbestekotzat jotzen dituzte, nire irakaslearen kasuan bereziki denbora arazoak zirela eta ezin izan zituen praktika asko egin eta ondoren klase ematerako garaian faltan bota zuen esperentzia hau. Laburbilduz, geletara esperientziarekin sartzea beharrezko ikusten dute gure ikasleek.

2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

Irakasleari Elkarrizketa

   Aurreko egunean nire batxilerreko irakasle batekin geratu nintzen irakasle bizitzari buruzko elkarrizketa bat egiteko. Irakasle honek, Mikelek, batxilerren eta DBH-n klase ematen du eta hainbat urte daramatza lanbide honetan.

   Mikelekin goizeko zortziretan geratu nintzen elkarrizketa egiteko. Lana dela eta ezin izan zuen beste momentu baten geratu al izan. Laskorain Ikastolara gerturatzen ari nintzanean oroitzapenak nire burura etorri ziren. Batxilerra bukatu nuenetik ez nintzan bueltatu ikastetxera. Ikastolan txikitatik ibili naiz eta nire bizitza guztia or aritu naiz ikasten eta lagunak egiten. Beraz, oso pozik nengoen berriz bueltatzean.

   Elkarrizketatu behar nuen irakaslearen mintegirantz nindoala nire irakasle izandako askorekin aurkitu nintzen. Beraiekin aritu nintzen hitz egiten nire bizitzari buruz eta beraiek beraiena kontatzen zidaten. Gehienak ikastolara zer dela eta azaldu nintzen galdetu zidaten eta nik nire egoera azaldu nien, hau da, Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari nintzela eta lan bat egin behar nuela.

   Mikelekin aurkitzerakoan biok eskua eman ginan eta kafe bat hartzera gonbidatu nuen. Bidetik gindoazela klaseak zer moduz zijoazen galdetu nion eta beak ikasten ari nintzen graduari buruz galdetzen zidan. Bere bulegora bueltatu ginenean batxilerren izandako beste irakasle batekin topatu nintzen, Milagros.

   Behin elkarrizketa egiten hasi behar nuenean nahiko urduri nengoen. Baina hasi eta gero nire urduritasun guztia hegan joan zen eta bi irakasleri egin nien elkarrizketa. Galderak egiten nijoan einean irakasleek beraien esperientziak eta bizipenak kontatzen zidaten inungo beldurrik gabe. Egia esan munduko askatasun guztiakin hitz egiten nengoen Mikel eta Milagrosekin eta arraroa egin zitzaidan baina oso alai ere.

   Beraien esperientziaz eta formakuntzaz gain beste hainbat gai jorratu genituen, esate baterako, gaur egungo hezkuntza sistemari buruz, LOMCE-k ekarriko dituen aldaketak eta beste hainbat.

   Bigarren kafea bukatzen gindoazen einean elkarrizketa ere bere amaierara iristen ari zen. Pena eman zidan irakasleen eta nire arteko solasaldi hura bukatzea. Elkarren artean besarkada bat eman ginan eta elkar agurtu. Berriz bueltatuko nintzala zin egin nien eta halaxe espero dut. Nork daki nola bueltatuko naizen Laskorain Ikastolara baina ziur nago ez dala azken aldia izango.

 

Irakalearekin Elkarrizketa

Pasa den astean irakasle bati egindako elkarrizketaren esperientziak eta sentsazioak hemen aipatuko ditut. Pertsona honek, Maristak Ikastetxeko irakaslea da. Berak, DBH-n eta Batxilergoan ematen ditu klaseak, baina adierazi zidan moduan, DBH-n klaseak ematea gehiago gustatzen zaizkio. Esan zidan moduan, bere lanarekin egunero disfutatzen du eta klasera joaterakoan ikasleek nabaritzen dute.

Nire lehenengo elkarrizketa zenez, joan baino lehen pixka bat deskonfiantzaz beteta negoen. Ez nekien nola izango zen elkarrizketaren momentua, baina berak, lehenengo minututik oso erraz jarri zidan lana eta ez zidan inolako arazorik jarri. Pertsona lasai da eta oso argi erantzun zituen galdera guztiak. Lehenengo galdera egin ondoren eukitako urduriak joan ziren. Bigarren galderatik aurrera oso gustora nengoen eta amaitzekoa momentua ez nuen ikusten. Elkarrizketa garbia izan zen, bi lagunen arteko solasaldia izango balitz bezala.

Elkarrizketatik ateratakoa, espero nuen baino hobea zen. Hezkuntzaren egoerari buruz hitz egon ginen eta konturatu nintzen, gaur egungo hezkuntzari buruzko iritiziak kompartitzen ditugula.

Egin nion galdera bat, irakasle moduan dituen ezaugarriak aipatzea zen; ikasleei entzutea erantzun zuen. Bere ezaugarri hori gustatu zitzaidan. Nire ustez, ikasleek irakasleak entzuten dugun moduan, aldrebes ere izan daiteke, eta nire eskola garaian, hau ez nuen askotan ikusi. Aipatu zuen beste gauza bat, umeekin edo gazteekin egoteko gaitasunak, esperientziak ematen dituela. Nahiz eta hainbat iraskaskuntza formazioa egin, gazteei hezitzea klasean bertan ikasten da.

Esan dudan moduan, egondako denbora oso gustora egon nintzen. Elkarrizketa hau, irakaslea izateko asko motibatu zidan. Berak aipatutakoarekin, konturatu nintzen lanbide polita dela.
Amaitzeko, esan beharra dago, irakasle miresgarri honek, nahiz eta ikastetxeko ikaslea ez izan, bere laguntza eskaintzen duela egunero.

2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

IRAKASLEAREKIN SOLASALDIA


Duela aste pare bat izan genuen irakasle miresgarri bati elkarrizketa egin behar geniola esan zigutenean automatikoki pentsatu nuen irakasle batengan eta elkarrizketa berari egitea erabaki nuen.

              Hori dela eta, joan den ostiralean lehen hezkuntza egin nuen ikastolara gerturatu nintzen aspaldiko partez. Hasieran ez nekien nire soinketako irakasle izan zena eskolan aurkituko zen edo ez, izan ere 6ak aldera gerturatu nintzen eta ez zegoen klaserik ordurako. Atezainari Josune ikusi zuen galdetu eta kafetegira hurbiltzeko esan zidan. Urduri kafetegian sartu eta han ikusi nuen Josune urte luzez nire soinketako irakasle izan zena. Nahiz eta berarekin azken klasea duela urteak eman izan, 6 mailan azkena, ordu ezkeroz kaletik ikusi dut eta gehienetan beti geratu izan gara hitz egiten, beraz bazuen nire berri eta gogoratzen zen niretaz. Agurtu ondoren nire asmoen berri eman nion eta ez zuen inolako oztoporik jarri eta oso interesaturik aurkitu nuen lehen unetik, poza eman zion nik ere bere bide berdinak jarraitzea magisteritza ikasketak egiten. Hamar bat minutuko elkarrizketaren ondoren hurrengo ostiralerako geratu ginen (urriak 18).

Esan dudan moduan duela bi egun berriro ere gerturatu nintzen ikastolara eta bertako kafetegira non mahi batean eserita grabagailua piztu eta hitz egiteari ekin genion. Elkarrizketa zuzen bat izan beharrean nik gai bat proposatzen nuen eta nire irakasle izan zenak bere esperientzia eta ikus puntuaren berri ematen zidan. Solasaldi oparo baten ostean agurtu eta edozein laguntza behar nuelarik arazorik gabe gerturatzeko edo deitzeko esan zidan, hori bai pena eman zion nik ikastolan praktikak egiteko aukera ez izatea.

Irakasleari egindako elkarrizketaren esperientzia

          Klasean irakasle miresgarri bateri elkarrizketa egin behar genuela esan zigutenean zuzenean pentsatu nuen irakasle honetan. Irakasle hau Jon Kepa deitzen da, ez dakit irakasle miresgarria den baina bere klaseetan eta klasetik kanpo erosoen sentitzen naizen irakaslea izan bera. Ez gintuen beste irakasleek bezala tratatzen, hitz egiteko garaian lagunak bezala hitz egiten zigun eta parre batzuk botatzen genituen klasean berarekin. Gainera, lehen hezkuntzatik amaierararte eman digu klasea irakasle honek. Bere asignatura gorputz hezkuntza edo soinketa da eta urte guzti horietan neri klasea emateaz aparte, eskola kiroletan entrenatzen aritu naiz eta bera da kirol koordinatzailea, beraz erlazio handia daukat berarekin.

          Elkarrizketa egiteko deitu nionean pozik eguna eta ordua akordatu genuen eta geratu egin giñen. Elkarrizketa Donostin egin genuen taberna batean. Lehen momentutik oso eroso egon nintzen. Uste nuen galdera egin eta berak erantzun zehatza emango zidala baina ez zen horrela izan. Galdera egiten nionean berak erantzun egiten zuen baina beste gauza asko ere esaten zizkidan eta oso interesgarria iruditu zitzaidan elkarrizketa. Elkarrizketa honen ondoren gogo gehiago dauzkat gorputz hezkuntzako irakasle izateko dudarik gabe.

          Bere esperientziak kontatu zizkidan eta ikusi nuen asko gustatzen zitzaiola bere lana (eta hori da irakasle on bat izateko ezaugarrietariko bat, bokazioa). Kirol arloan lan ugari eduki ditu Jon Kepak baina hezkuntzan geratu da hori delako benetan betetzen duena eta dagoeneko 25 urte daramatza ikastolan. Oso pozik ikusi nuen bere lanaz hitz egiten ari zenean eta berak poztasun hori transmititu zidan. Horregatik, lehen esan dudan bezala irakasle izateko gogo gehiago dauzkat, beraz elkarrizketa honek lagundu didala esan daiteke.

          Elkarrizketak ordu bat eta zertxobait gehiago iraun zuen, galderak 50 minututan amaitu genituen eta azkeneko minutuak hizketan egon giñen gure gauzei buruz bi adiskide izango bagiña bezala. Oso eroso egon nintzen eta gustora egin nuen elkarrizketa. Nire irakasleari buruz gehiago ikasi dut eta, nola ez, irakaslea izatea zer eta nolakoa den ere ikasi dut honi esker. Beraz, pozik nago egindako lan honekin.


2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

MAREA BERDEA IRLA BALEARRETAN


Aurreko asteko astelehenean hilak 7, Balear Irletako zenbait eskola publikoetako maisu maistrek 15 egunez  zuten greba amaitutzat jo ez zuten arren, ikasgeletara itzultzeko erabakia hartu zuten, egun luzez luzatu eta komunikabideetan oihartzuna izan duen greba honi "Marea berdea"  deitu zaio. Baina ez da izen honez deitzen zaion lehen greba, izan ere izen hau erabili  da 2011tik aurrera gobernuak eginiko murrizketen aurka egin den greba orori.
 
 
Greba honen hasiera iralaren 16an izan zen, Balear Irletako eskola (unibertsitateak ez) bueltaren lehen egunean, jakin izan da lehen egun honetan irakasleen %91ak egin zuela greba.
 
Grebaren zergatia ez da bakarra, baina badago arrazoi nagusi bat; izan ere, José Ramón Bauzáren (Partidu Popularra) gobernua sistema trilingüe berria ezarri du irletan, sistemak honetan katalanez eman beharreko orduak gutxitzen dira eta ingelesari eman beharrekoak gehitu, esan daiteke Wert ministroak ezarri nai duen LOMCE lege organikoaren antzekoa dela baina ez hain muturrekoa. Aipatu dudan moduan, lege honen onarpena da grebaren arrazoi nagusia baina zergati gehiago ere badaude; izan ere murrizketak ere ugariak izan dira: soldatetan, garraio beketan eta jangeletan. Beste arrazoi sendoetako bat, lege berri baten agerpena da zein onartu geratzen bada 10.000 euroko isunak ezarriko diren katalan ikurriña hezkuntza zentroetan izateagatik.
 
Greba honen konbokatzaileak Assemblea de Docents de les Illes Balears eta Crida plataforma izan ziren, eta jarraitzaile bat aipatzeagatik Sindicat d´Estudiants dels Paisos Catalans (SEPC).
 
 
Zenbait guraso ere greba honen aldeko jarri dira eta irakasleak apoiatzeko beraien umeak ez dituzte eskolara eraman egun hauetan, zenbait politikari astindu dituen erabakia izan dena, Balearretako diputatu batek beraien umeak eskolara eramaten ez dituzten gurasoei kustodia kentzeko mehatxua egin zuen,  adibidez. 
 
Esan dudan moduan urriak 7 irakasleek ikas geletara itzultzeko erabakia hartu zuten baina garbi esan zuten greba ez zutela amitutzat ematen. Emaitza esanguratsu moduan aipatu behar da kontu korronte bat ireki zela greban zeuden irakasleen alde eta 200.000 euro pilatu zirela.

KONTZEPTU MAPA

Aste pedagokikoa dela eta, gure taldea gaur astelehena ez da elkartu kontzeptu mapa egiteko eta bihar elkartuko gara. Hori bai, bakoitzak bere testua irakurri, aztertu eta ideiak eskematizatu ditu, elkartzen garenean osatuko dugo kontzeptu mapa. Laburbilduz, prozesuan gaude, biharko egina izango dugu.




2013(e)ko urriaren 7(a), astelehena

Pigmalion efektuaren arazoak eta konponbideak

   Pigmalion efektuaren eraginez hainbat mezu positibo edo negatibo bidali ditzazkegu pertsona bati. Efektu hau hezkuntza arlorekin ere erlazionatzen da. Irakasleek ikasleei inkonszienteki mezuak bidaltzen dizkiete eta hauek hainbat ondorio ekar ditzakete.

   Ondorio horietako batzuk honako hauek dira: irakasleek tratu desberdina ematea ikasleei, emaitza txarragoak izatea ikasleen artean, gelakideen arteko gatazkak, maisu eta maistrek ikasleak klasifikatzea eta irakasleak ikasleen etorkizuna baldintzatzea.

   Irakasle gehienek, nahiz eta ez ohartu, zenbait ikasle nahiago dituzte beste batzuk baino. Irakasleak emaitza onak ateratzen dituzten ikasleei tratu hobeagoa ematen diete. Emaitza txarrak ateratzen dituztenekin, ordea, tratu okerragoa ematen diete.

   Tratu horrek duen eragina umeengan asko baldintzatzen du hauen etorkizuna. Irakaste prozesu horretan irakasleak mezu negatiboak bidaltzen baditu umeak,agian, mezu negatibo hori barneratzea lortuko du eta ez du lortuko bere etekin guztia kanpora ateratzen.

   Esan dudan bezala, klasean emaitza kaxkarragoak lortu eta gelakideen artean gatazkak sortu dira. Ikasle batek bere gelakide bat bera baino nota hobeagoa atera duela eta gainera irakasleak zoriondu egin duela ikusterakoan, bera, nota okerragoa ateratzean eta irakasleak bere emaitza txarra  aurpegira botatzean, gaizki sentituko da. Ikasle horrek argi ikusten du ez duela bere gelakideen tratu berdina jasotzen eta besteekin haserretzea dakar horrek.
 
   Horren konponbidea irakasleek ikasle guztiekin tratu berdina edukitzea da. Irakasleek argi izan behar dute hasieratik ezin dutela ikasleak bereizi, berdinak izan behar dute denekin. Betidanik egon dira klasean ikastea erraza egiten zaien ikasleak, baina irakasleak ez du ume horretan bakarrik zuzendu behar atentzio guztia, baizik eta bai ume horiei eta bai okerrago ematen zaien ikasleei esfortzu eta denbora berdina eskeini.

2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Pigmalion efektuaren arazoak saihestuz

        Asteazkenean pigmalionen efektuari buruzko artikulu interesgarri bat irakurri eta aztertu genuen, hemen ikusgai. Pigmalionen efektu edo teoria 1964an eman zen ezagutzera Roshental psikologoaren esperimentu baten bitartez.
        
        Bertan ikasle batzuk bi taldetan banatu zituzten, talde horietako irakasleari ikasle "normal"ak zituela esan zioten eta besteari ordea bere ikasleak ohikoak baino azkarragoak zirela. Ikasturtean zehar bi geletan eman zen materia berbera izan zen baina ikasle “on”en gelan emaitzak nabarmenki hobeak izan ziren. Azterketa honek erakutsi zuen, irakasleek modu inkonzientean tratu ezberdina ematen dietela ikaslei beraiengan duten konfiantza eta itxaropenaren arabera, honek beraien errendimenduan erreflexu nabarmena izanez.
       
        Laburbilduz, pigmalionen teoriak azaltzen duena irakasleek beraien ikasleekiko dituzten itxaropenak baldintzatuz hauek hartzen duten jarrera ezberdina dela. Jarrera honek emaitza positiboak eta negatiboak ditu, aipatu dudan moduan ikasle “onei” modu ezberdinean tratatzen zaie modu inkonszientean: afektitate gehiagorekin, sarituz, zorionduz eta abar; hori dela eta beraien emaitzek gora egiten dute. Baina alderdi negatiboa ere aurkitzen da ikasle “normal” ekin izango den jarrera ez da berbera, ez zaie modu berean tratatuko eta hori dela eta beraien emaitzak ez dira hain onak izango.
 
        Teoria honek noski arazo ugari sortzen ditu. Lehenik irakasleak emandako tratuaren arabera ikasleak taldeetan klasifikatuak izango dira eta hezkuntza ezberdina emango zaie, honela irakaskuntza selektiboa bihurtuz, honek esperimentuak azaltzen duen moduan beraien errendimendu eta emaitzetan eragin zuzena izango du eta beraz ikasleen etorkizuna eta hezkuntza baldintzatuko da, hezkuntza ez justu bat emanez. Arazo hau ekiditeko, taldeen antolamendua ez da ikasle bakoitzaren kapazitateen arabera egin behar noski eta irakasleari ez zaio bere ikasleen kapazitate egoki edo ez egokietaz ezertxoere esan behar.
 
        Bestalde, ikasgeletan eman behar den hezkuntza berbera izan behar du, ezin dira ikasle “on”ekin zentratu eta “kaxkar”ragoak direnak alde batera utzi edo tratu ezberdina eman. Ikasgela batean denei hezkuntza berdina eman behar zaie eta noski batzuei besteei baino gehiago kostako zaie edukiak barneratzea. Kasu hauetan ikasle hauekin ere zentratu beharra dago, baina iruditzen zait ikasle guztiekiko inplikazio bera izaten saiatu behar duela irakasleak, honekin esan nai dut irakasleok ikasle bakoitzari denbora itarte bat eman behar diegula baina inoiz ez tratu berezia emanez.
 
        Izan ere, aipatu dudan tratu berezi honek arazo ugari sor ditzake ikaslearengan. Ikasleak, behar bezalako atentzio ez jasotzean motibazio galduko du eta muturrera eramanez eskola frakasoa azal daiteke; arazo hau ez gertatzeko ikaslea motibatu beharra dago eta hau bere gaitasunak nabarmenduz lortuko da. Horretarako zenbait ekintza antolatzea egokia da, modu batean ikasleak duen jakintza erakutsi dezala eta irakasle moduan joka dezala bere ikaskideei irakatsiaz. Irakasle bihurtzen naizenean ikasle guztiak ikasteko eta irakasteko motibatuak izaten saiatuko naiz, izan ere iruditzen zait umeari bultzadatxo txiki bat emanez berak duen guztia ateratzea lortu daitekela. Dudan pentsamendu hau azaltzeko, aipu hau oso egokia iruditzen zait: “Emaiozu zentimetro  bat umeari eta erregela bat sortuko du"(Sam Lévenson)
 
         Bestetik ikasleen arteko gatazkak ere sor ditzake tratu ezberdin honek, beraien artean ezberdin ikusteak ez die batere onik egingo beraien erlazioei. Arazo hauek saihesteko ikasle guztiekiko jarrera berbera izan behar du talde osoa aurkitzean irakasleok, ondoren ikasle bakoitzarekin denbora tarte berdina izaten saiatu beharko genuke, hau da, gela osoari azalpenak egin ondoren banaka joan ikasleei azalpenak ulertu dituzten galdetzen eta ulertu ezean berriro azalduz.

2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

Pigmalion Efektua: Arazoak eta Irtenbideak


Artikulu honetan ikusitakoa, “pigmalion efektua” da.  Pigmalion efektua hau, bi motatakoa izan daiteke, positiboa ala negatiboa, eta kezkatzen gaituena efektu negatiboa da, zeren eta hezitzaileek ikasle batzuengan itxaropenak ez dituenean konfiantzarik ez du jartzen baita jarrera desberdina da, eta honen emaitzak txarrak izango dira. Baita ere, kontrako efektua gertatzen da, hau da, efektu positiboa. Honetan, irakasleek ikasleengan itxaropen handia dituenean, konfiantza handia jarriko du ikasle honetan eta tratu desberdina emango dio eta honen emaitzak hobeak izan daitezke. Pigmalion efektu hau, ez da kontzienteki egiten, inkontzienteki baizik.

Artikulutik ateratako arazoak hauek dira: irakasleek ikasleen etorkizunean baldintzatzen dute, irakasleek emandako tratua ez dela berdina ikasle guztietan, ikasle hauek klasifikatuta daude, hau ikusi ondoren ikasleen arteko gatazkak egon ahal dira eta honen ondorioz, ikasle batzuen emaitzak txarrak izango dira.

Egin behar dugun lehenengo gauza, denok berdina direla jakitea da. Ez dagoela ikasle batek beste baten gainetik. Hemendik hasita, tratu hobea izan duten ikasleek, tratu berezi hori kentzea izango da. Edo aldrebes izan daiteke, tratu berezia izan ez dutenek, besteen parekan jartzea. Horrela denok tratu berdina izango dute. Kontuan hartu behar dugu, pigmaleon efektua hau inkontzienteki gertatzen dela, orduan, oso adi egon behar gara egiten ditugun ekintzetaz. Nire ustez, ezin dugu ikasleei klasifikatu; ikasle onak eta ikasle txarrak. Esan dudan moduan, berdinak dira eta gure laguntza denok behar dute. Ezin dugu daukanari, besteei baino  gehiago eman, hau da, ikasle baten emaitzak onak izaten badira, laguntza eskainiko diogu, baina beste baten emaitzak, hain onak izaten ez badira, besteari baino laguntza gehiago eskaini behar diogu. Baina, tratuari dagokiona, guztiontzat berdina izan behar da, horrela, aipatutako arazo gehienak ez ziren agertuko, ikasleen arteko inbidiak eta ondorengo gatazkak.

Amaitzeko eta esan dudan moduan, efektu hau (positiboa nahiz negatiboa) inkontzienteki gertatzen dela, orduan oso zaila da gure etorkizunean ez gertatzea. Horregatik ahaleginak egin behar ditugu gure ekintzak, eremu guztietan, kontzienteki egitea.

Pigmalion efektuaren arazoen konponbidea

Pigmalion efektua irakasleek ikasleengatik dituzten itxaropenen ondorioz sortzen da. Itxaropenak onak direnean pigmalion efektu positiboa dakar baina, itxaropena txarra baldin bada efektu negatiboa izango du ikaslearengan. Hauek dira planteatu ditugun arazoak:

- Irakasleak ikasleei emandako tratua ez da berdina. 
- Ikasleak klasifikatuta daude.
- Pigmalionen efektu negatiboaren ondorioz emaitzak txarragoak izango dira.
- Ikasleen arteko gatazkak sortu daitezke irakasleak batzueri atentzio gehiago ematen dielako eta besteei ez.

Esan beharra dago pigmalionen efektua inkonszienteki egiten dutela irakasleek. Beraz ez da erraza izango arazo horiei aurre egitea. 

Arazo hauek konpontzeko lehenengo pausoa ikasleak ez klasifikatzea da. Denak berdin tratatu behar ditu irakasleak eta denei klasean parte hartzeko aukera eman. Beti ikasle berdinei galdetu ordez beste ikasleei ere galdetu behar die. Modu honetan ikasle guztiak egongo dira arretan eta emaitzak ez dira txarragoak izango pigmalionen efektu negatiboaren ondorez. Hortaz aparte, ikasleak ez dira beraien artean borrokatuko irakasleak batzueri besteei baino atentzio gehiago ematen dielako.

Lehen esan dudan bezala, efektu hau inkonszienteki egiten du irakasleak, beraz oso garrantzitsua da irakaslea konziente izatea ikasleak nola tratatzen dituen denak berdin tratatzeko eta denei atentzio berdina emateko.

2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata

Zer da LOMCE?

LOMCE Hezkuntza eta Kulturako Jose Ignacio Wert ministroak proposatu duen Hezkuntza legea berria da. Lege berri honek eztabaida handia sortu du hezkuntza arloan. Boterean dagoen gobernu eskuindarrak indarrean jarri nahi du. LOMCE-ren  lehen zirriborroa publiko egin zenean gizartearen hainbat alderdi, esate baterako, ezkerrekoak, sindikatuak, guraso elkarteak eta eskola publikoetako irakasle eta ikasleek erreforma honen kontra agertu ziren. Erreforma honen kontrako hainbat greba egin . Jarraian erreforma honi buruzko 10 puntu azalduko dizkizuegu:
1.       Erlijioa edo Herritartasuna. Ikastetxeetan bi ikasgai hauen artean erabaki behar izango da ikasgai espezifiko bezala. Erlijioa ikasteko gurasoen edo tutore legalaren baimena izan beharko du ikasleak.
2.       Euskara bigarren mailara jaitsi. Gaztelania bihurtuko da ikasteko lehenengo hizkuntza. Euskara hizkuntza bigarren mailara jaitsiko da eta hautazkoa izango da. Euskal Herrian euskara gure ama hizkuntza da eta hizkuntza hau bigarren mailara jaistea ez da bidezkoa.
3.     Gobernuaren parte hartze handiagoa. Gobernuak ikastetxeetan eman beharreko arloak finkatuko ditu bai derrigorrezkoetan bai espezifikoetan. Horrela Autonomia Erkidego bakoitzak eskubide gutxiago izango ditu ikastetxeetan eman beharreko gaiak erabakitzerako orduan.
4.       LH, DBH amaitu ondorengo azterketa. Hezkuntza maila batetik bestera pasatzeko kurtso bukaeran azterketa global bat egin behar dute. Azterketa ez gainditzean ezin duzu hurrengo kurtsora pasa.
5.       Sexu bereizketa. Garai batean klaseak sexuaren arabera banatzen ziren. Erreforma honen helburua egoera horretara bueltatzea da hainbat arrazoiengatik, adibidez, kontzentrazio falta. Gaur egun hori ez zaigu burutik pasatzen berdintasunaren alde borrokatzen ari garelako.
6.       Bereizketa intelektuala. Aldez aurretik esan beharra dago umeak ezin direla azkarrak eta ez azkarren artean banatu. Lege honekin horixe gertatuko litzateke. Klaseetan banatuko dira ume bakoitzaren adimenaren arabera eta horrek ez du lagunduko ikasleen garapenean.
7.       Ez du hezkuntzaren garapena bermatzen. Lege honek ez du hezkuntza funtsezko eskubidetzat hartzen hainbat arrazoiengatik: ez ditu baliabide nahikoak erabiltzen umeen heziketarako, ez du ume guztien arrakasta baieztatzen eta ez ditu gure herrialdeko hezkuntzarako irtenbideak aurkezten.
8.       Zuzendaritzaren gehiegizko boterea. Erreforma honek esan nahi duena da zuzendaritzak erabakiak hartzerako orduan beraiek izango direla garrantzi gehiena izango dutenak, hau da, nahiz eta irakasle eta guraso batzordeei galdetu zuzendaritza izango da azken hitza izango duena.  
9.       Bekak bueltatu behar izatea. LOMCE-ko erreformak gogortu egiten ditu bekak eskaintzeko eskubideak, hauek lortzea esfortzu akademikoarekin lotzen ditu eta. Ikasleak ez badu bere kredituen % 50 gainditzen beka bueltatu behar izango du.

10.   Konstituzioa ikasi beharra. Beste ikasgai batzuk derrigorrezkoak izateaz gain konstituzioa ikastea ere beharrezko bihurtuko litzateke.

2013(e)ko irailaren 21(a), larunbata

Argazki Esanguratsua

Hemen ikusten duzuen argazki hau blogera igo dugu bertan oso esaldi esanguratsua agertzen da eta. Guretzat funtsezko da irakasle batek umeei irakasten jakin nahi izatea, baina horrek ez du esan nahi irakasleak ikasten jarraitu behar ez duenik. Jakintzak ez du mugarik eta oraindik gutxiago irakasleentzat, beraiek dira eta umeen heziketaz arduratzen direnak eta.


2013(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Hezkuntza Eskubidea

 Hona hemen gure lehengo bideoa.
 
 Bideo honetan, ikus dezakegu hezkuntza eskubidea oso garrantzitsua dela, baina mundu guztia ezin duela aprobetxatu.   Hainbat datu ikaragarriak  ematen dizkigu, adibidez, oraindik ehun ta hamabost milioi haur daudela eskolatugabe.




2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

TED


Web orrialde honetan konferentzia ezberdinetako bideoak agertzen dira. Mundu honetako pentsatzaile eta ekintzaile askok beraiei interesatzen zaizkien gaietaz hitz egiten dute eta orrialde honetan azaltzen dira hitzaldi horiek. Bertan hezkuntzari loturiko gaiak aurki daitezke. Orrialdea izatez ingelesez da, baina gaztelaniaz ikusteko aukera ere badago. Horregatik interesgarria iruditzen zaigu eta zuei erakutsi nahi dizuegu.

TED hitzak Tegnologia, Entretenimendua eta Diseinua esan nahi du. Bertan ezagutzera emateko ideia itxuroso asko azaltzen dira. Hemen aurki ditzakegun gaiak ondoko hauek dira: zientziak, artea, diseinua, politika, HEZKUNTZA, kultura, munduko gauzak, telknologiaeta garapena, aisia.

Ikusi duzuenez, gai askotariko bideoak agertzen dira orrialdean. Bideo guztiak gehienez 18 minutukoak izaten dira, beraz, gure ustez oso praktikoak izan daitezke klase batean jartzeko adibidez.


Informazio gehiago hemen.

Sarrera



Ongi etorri Katamaran blogera!

Blog honetan gauza ugaritaz hitz egingo dugu. Batez ere hezkuntzari buruz arituko gara, esate baterako, bideo, albiste, web horri eta dena delakoak jarriko ditugu bertan.


Espero dugu zuen gustokoa izatea eta, noski, ondo pasatzea!!