Asteburu honetan, monitoretza taldeekidekin eta gurekin dauden umeekin egun onak eta emanakorrak pasatu ditugu. Urtero birritan egiten ditugu halako konbibentziak, Bizkaiko baserri batean, Iurreta aldean. Bi egun hauetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako Bilboko eta Erandioko 60 neska-mutilekin egon gara eta jolasteko, lagunekin egoteko, pentsatzeko, lasaitzeko eta gai ezberdinak lantzeko momentuak izaten dituzte.

Esan dudan moduan, igandero elkartzen gara baina astero bi orduekin ez da askotarako ematen. Orduan, asteburu bat pasatzerakoan eta hainbat momentu bizi eta gero, ze zaila eta, aldiz, ze polita den "irakaslea" izatea konturatzen naiz.
Amaitzeko, ikasgela edo ikastetxe batekin konparatzea ez dago oso ondo, seguraski klase batean egotea zailagoa izango da. Baina 60 neska-mutilekin egotea ez da erraza, eta bakoitzetatik zerbait ikastea sahiatzen naiz, ezagutzak ezberdin eta berriak eukitzeko, eta beste modu baten bidez, adin hauetako umeak nolakoak diren jakiteko.
Oharra: Asteburu honetako lekua. Neska-mutilak adingabekoak direnez, ez dut haien argazkirik igoko.
Ikaskuntzak batetik bestera iragazten dira. Seguru han ikasitako hainbat balioko dizutela eskolarako (eskolan atsdenaldian 60naka ere ibiltzen dira sarri)
ErantzunEzabatu