2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakasleari egindako elkarrizketaren esperientzia

          Klasean irakasle miresgarri bateri elkarrizketa egin behar genuela esan zigutenean zuzenean pentsatu nuen irakasle honetan. Irakasle hau Jon Kepa deitzen da, ez dakit irakasle miresgarria den baina bere klaseetan eta klasetik kanpo erosoen sentitzen naizen irakaslea izan bera. Ez gintuen beste irakasleek bezala tratatzen, hitz egiteko garaian lagunak bezala hitz egiten zigun eta parre batzuk botatzen genituen klasean berarekin. Gainera, lehen hezkuntzatik amaierararte eman digu klasea irakasle honek. Bere asignatura gorputz hezkuntza edo soinketa da eta urte guzti horietan neri klasea emateaz aparte, eskola kiroletan entrenatzen aritu naiz eta bera da kirol koordinatzailea, beraz erlazio handia daukat berarekin.

          Elkarrizketa egiteko deitu nionean pozik eguna eta ordua akordatu genuen eta geratu egin giñen. Elkarrizketa Donostin egin genuen taberna batean. Lehen momentutik oso eroso egon nintzen. Uste nuen galdera egin eta berak erantzun zehatza emango zidala baina ez zen horrela izan. Galdera egiten nionean berak erantzun egiten zuen baina beste gauza asko ere esaten zizkidan eta oso interesgarria iruditu zitzaidan elkarrizketa. Elkarrizketa honen ondoren gogo gehiago dauzkat gorputz hezkuntzako irakasle izateko dudarik gabe.

          Bere esperientziak kontatu zizkidan eta ikusi nuen asko gustatzen zitzaiola bere lana (eta hori da irakasle on bat izateko ezaugarrietariko bat, bokazioa). Kirol arloan lan ugari eduki ditu Jon Kepak baina hezkuntzan geratu da hori delako benetan betetzen duena eta dagoeneko 25 urte daramatza ikastolan. Oso pozik ikusi nuen bere lanaz hitz egiten ari zenean eta berak poztasun hori transmititu zidan. Horregatik, lehen esan dudan bezala irakasle izateko gogo gehiago dauzkat, beraz elkarrizketa honek lagundu didala esan daiteke.

          Elkarrizketak ordu bat eta zertxobait gehiago iraun zuen, galderak 50 minututan amaitu genituen eta azkeneko minutuak hizketan egon giñen gure gauzei buruz bi adiskide izango bagiña bezala. Oso eroso egon nintzen eta gustora egin nuen elkarrizketa. Nire irakasleari buruz gehiago ikasi dut eta, nola ez, irakaslea izatea zer eta nolakoa den ere ikasi dut honi esker. Beraz, pozik nago egindako lan honekin.


1 iruzkin:

  1. Pozgarria gogoa haztea.
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu