Bere ustez lehenengo puntu edo pausoa kuriositate edo jakin-mina piztea da. Galderak ikasteko oso iturri garrantzitsuak direlako. Ikasleak jakin-mina badu, galderak egingo ditu eta ziur nago berak egiten dituen galderen erantzunak irakasleak ematen duen txapa baino hobeto asimilatuko dituela.Gaur egungo generazioak teknologia berrien hartean hezitu direla esan daiteke. Honen ondorioz, tegnologia hauek oso baliagarriak izan daitezke hezkuntzan erabiltzeko, beti ere ondo erabiltzen badira. Gaur egungo ikasleak teknologiarekin oso familiarizatuta daude eta hau ikaskuntzarako tresna baliagarria da beraz.
Bigarren pausoa emaitza txarrak onartzea da. Berak dioenez, eta dakigunez, irakaskuntzean ez dira beti emaitza onak ematen. Horregatik emaitza txarrak onartu behar dira gero hobetzeko.
Hirugarren pausoa hausnarketa egitea da. Egiten dugun edozer gauzak hausnarketa edo amaierako rebisio bat behar du ondo dagoen ala ez jakiteko. Hortaz aparte, hausnarketa egiten dugunean egin duguna gehiago barneratzen dugu eta, ondorioz, gehiago ikasten dugu.
Link honetara joanda ikus dezakezu bideoa: http://www.ted.com/talks/lang/es/ramsey_musallam_3_rules_to_spark_learning.html
Zuretzako bidea igartzea garrantzitsua da.
ErantzunEzabatuBideoa jaitsi dut gero ikusteko. Oso interesgarria ematen du.