Bakoitzak herri, ikastola, maila eta arlo ezberdinetako irakasleei elkarrizketa egin diegun arren, harritu egin gaitu komunean izan ditugun ideien ugaritasunak, hau da, esan dezakegu gure ikasleen artean antzekotasun ugari daudela, jarraian hauek aztertuko ditugu eta beraien artean dauden desberdintasunak ere azaldu.
Esan dudan moduan irakasleen arteko ideien antzekotasuna ugari izan da; alde batetik garbi geratu zaigu irakasle lana ez dela batere erraza, naiz eta azken urteotan gizartean hartu duen ospea bestelako izan, irakasleok zailtasun honetaz ohartarazi diguten arren orokorrean poza eman die guk ere beraien bide bereberetik jarraitzea.
Ondoren irakasle lanean beharrezko jakintzak eta baliabideak galdetzean orokorrean beraien erantzun berbera izan da pazientzia eta bokazioa. Pazientzia ezinbestekoa dela diote gure irakasleek, gainera irakasle onari buruz galdetzean erantzuna ez berdinak izan ziren. Batzuk ezin izan zuten erantzun zehatz bat eman eta eman zutenak oso subjetiboak izan ziren. Hori bai, ikasleen motibazioa mantentzea ere beharrezkotzat jotzen dute, horretarako zenbait teknika erabiliaz. Nire kasuan adibidez nire irakasleak errefortzu positiboa teknika erabiltzen duela esan zidan, hots, ikasleek ondo egiten dutena baloratzea eta beraiek esfortzuaren emaitza ikustea.
Tekniken gaia jorratuz, beste irakasle baten aburuz ikaslearekiko gertutasuna mantentzen saitu behar da, modu batean klaseko egoera informalagoa izaten eta elkarrizketaren bitartez arazoak konponduaz. Teknikekin batera beraien hezkuntza bizitzan izan zituzten zailtasunak ere aipatu zizkiguten eta ohartu gara irakasleen arteko eztabaida eta liskarrak ez direla oso ohikoak eta ohikoagoak direla adibidez gurasoekin dauden arazoak. Gure irakasleetako bik aipatu zigutenez gurasoekiko harremanak hobeak izaten saitu behar da orokorrean, izan ere ezinbestekoa da harreman hau umearen hezkuntza eta garapenean.
Elkarrizketaren beste puntu interesgarrietako bat beraien formakuntzaz hitz egitea izan zen. Gai honetan gure irakasleak ere nahiko ados zeuden, ez ziren beraiek jasotako formakuntzaz kexatzen baina orain ditugun praktikak ezinbestekotzat jotzen dituzte, nire irakaslearen kasuan bereziki denbora arazoak zirela eta ezin izan zituen praktika asko egin eta ondoren klase ematerako garaian faltan bota zuen esperentzia hau. Laburbilduz, geletara esperientziarekin sartzea beharrezko ikusten dute gure ikasleek.

Irakurrita. Interesgarria
ErantzunEzabatu