Lau hilabete honetan, hainbat ezagutzak ikasi ditut. Gustuko izan dut, zeren eta gehienak edo ia guztiaz praktiken bidez ikasi ditut. Ikasgai hau bizia izan da. Egunero landu ditugu bidalitako lanak, taldeka bildu gara eta gauzak ondo egitea saiatu gara.
Irakaskuntza funtzioan, esan dudan moduan, gauza asko ikasi ditut nire etorkizunerako. Lehengoz, bloga egin genuen, inoiz ez nuen egin blog bat. Interesgarria iruditu zait, zure iritziak jartzeko eta besteek irakurtzeko. Blogan bertan, nire taldekideek egindako sarrerak ere aipatu behar ditut. Irakurriz gero, ideiak, motibazioak eta ezagutzak lortu ditut.
Banakako lanetan gauza ezberdinak landu eta gero, ezezagunak ziren gauzak, ezagunak bihurtu dira. Adibidez, ez nuen inoiz ez egin kontzeptu mapa bat. Orain pentsatzen dut, mapa kontzeptualak garrantzitsuak direla ideiak ondo antolatuta izateko edo ikasteko. Nire irakasleari elkarrizketa egitean, ezagutza handiak eskuratu nituen, zeren eta irakaslearen lanbidean barneratzen zara. Bakoitzaren gaia (taldekoa) egin ondoren, mintegiak egitea gustuko izan nituen. Besteei zure lana azaltzea komeni da, horrela besteek zure lanetan arreta jartzen dute eta ebaluatzeko aukera dute.
Taldeko lanetatik, aipatu behar dudan lana tutoretzarena da. Lan interesgarria eta garrantzitsua da. Hemendik asko ikasi dut, zeren eta ikaslearen papera edo rola hartzen duzu. Lan honi esker, zer informazio edo dokumentazioa aurkeztu behar duzun gurasoen aurrean ikasten da, baita zer jarrera izan behar duzun jende aurren ere.
Esan beharra dago, hainbat lanak egin ditugunez, ez dudala guztiak aipatu, baina euskara gaia eta besteen gaiak, pigmalion efektua, irakurritako artikuluak, ikusitako horma irudiak... etab, niretzat onuragarriak izango direla seguru nago.
Amaitzeko, orokorrean asko ikasi dut gai honetatik, errealitatean dauden gauzak landu ditugulako eta nahiz eta bizia izan lauhilabete hau, atsegina izan da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina