LOMCE Hezkuntza eta Kulturako Jose
Ignacio Wert ministroak proposatu duen Hezkuntza legea berria da. Lege berri
honek eztabaida handia sortu du hezkuntza arloan. Boterean dagoen gobernu
eskuindarrak indarrean jarri nahi du. LOMCE-ren lehen zirriborroa publiko
egin zenean gizartearen hainbat alderdi, esate baterako, ezkerrekoak,
sindikatuak, guraso elkarteak eta eskola publikoetako irakasle eta ikasleek erreforma
honen kontra agertu ziren. Erreforma honen kontrako hainbat greba egin .
Jarraian erreforma honi buruzko 10 puntu azalduko dizkizuegu:
1. Erlijioa edo Herritartasuna.
Ikastetxeetan bi ikasgai hauen artean erabaki behar izango da ikasgai
espezifiko bezala. Erlijioa ikasteko gurasoen edo tutore legalaren baimena izan
beharko du ikasleak.
2. Euskara bigarren mailara jaitsi.
Gaztelania bihurtuko da ikasteko lehenengo hizkuntza. Euskara hizkuntza
bigarren mailara jaitsiko da eta hautazkoa izango da. Euskal Herrian euskara
gure ama hizkuntza da eta hizkuntza hau bigarren mailara jaistea ez da
bidezkoa.
3. Gobernuaren
parte hartze handiagoa. Gobernuak ikastetxeetan eman beharreko arloak finkatuko
ditu bai derrigorrezkoetan bai espezifikoetan. Horrela Autonomia Erkidego
bakoitzak eskubide gutxiago izango ditu ikastetxeetan eman beharreko gaiak
erabakitzerako orduan.
4. LH, DBH amaitu ondorengo azterketa.
Hezkuntza maila batetik bestera pasatzeko kurtso bukaeran azterketa global bat
egin behar dute. Azterketa ez gainditzean ezin duzu hurrengo kurtsora pasa.
5. Sexu bereizketa. Garai batean klaseak
sexuaren arabera banatzen ziren. Erreforma honen helburua egoera horretara
bueltatzea da hainbat arrazoiengatik, adibidez, kontzentrazio falta. Gaur egun
hori ez zaigu burutik pasatzen berdintasunaren alde borrokatzen ari garelako.
6. Bereizketa intelektuala. Aldez
aurretik esan beharra dago umeak ezin direla azkarrak eta ez azkarren artean
banatu. Lege honekin horixe gertatuko litzateke. Klaseetan banatuko dira ume
bakoitzaren adimenaren arabera eta horrek ez du lagunduko ikasleen garapenean.
7. Ez du hezkuntzaren garapena bermatzen.
Lege honek ez du hezkuntza funtsezko eskubidetzat hartzen hainbat
arrazoiengatik: ez ditu baliabide nahikoak erabiltzen umeen heziketarako, ez du
ume guztien arrakasta baieztatzen eta ez ditu gure herrialdeko hezkuntzarako
irtenbideak aurkezten.
8. Zuzendaritzaren gehiegizko boterea.
Erreforma honek esan nahi duena da zuzendaritzak erabakiak hartzerako orduan
beraiek izango direla garrantzi gehiena izango dutenak, hau da, nahiz eta
irakasle eta guraso batzordeei galdetu zuzendaritza izango da azken hitza
izango duena.
9. Bekak bueltatu behar izatea. LOMCE-ko
erreformak gogortu egiten ditu bekak eskaintzeko eskubideak, hauek lortzea
esfortzu akademikoarekin lotzen ditu eta. Ikasleak ez badu bere kredituen % 50
gainditzen beka bueltatu behar izango du.
10. Konstituzioa ikasi beharra. Beste
ikasgai batzuk derrigorrezkoak izateaz gain konstituzioa ikastea ere beharrezko
bihurtuko litzateke.
Inondik inora ez pentsa nik LOMCEren aldeko naizeik, baina zuen testuak horretara narama.
ErantzunEzabatuGurasoak grebak egin dituzte? Guraso grebak?!
1 Erlijioa ez da derrigorrezkoa (18. artikulua irakurri)
2 Aldea galanta dago euskaratik frantsesera.
3 Hezkuntzara diru gutxiago bideratu ala ez, ez dio legeak. Agian, diru gehiago ere bideratu lezakete. Baina horrek ez luke legea on bihurtuko.
5 Nondik nora? Erakusgarriak falta dituzu, legeak ez baidu esaten horixe egin behar denik.
...eta abar.
Militantziarako diskurtsua sortu bhear duzu(e)la uste baduzu(e); horixe ondo oinarrituta egin behar duzue; bestela karrokada gezur esan daitezke, benetako helburua horixe izan gabe.
Bestela, legeetan-eta aztertzea latzegia bada, pentsa zu(e)k zer egin dezakezu(e)n irakasle bezala, gauzak egiten direna baino hobeto egiteko; eta horri buruz ipentsatu, hausnartu eta idatzi.