Iker etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Iker etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

DONOSTIA: CHAPTER 1

Guk Donostia hiria aukeratu dugu lan hau aurrera eramateko. Horretarko bideo bat egin eta txosten bat aurkeztuko dugu, non hiriaren nondik norako guztiak azalduko ditugun, honen bitartez kapotarrak Donostia ezagutzea eta bertaratzea diren helburu.

Proiektu honen jarrraipena blog honen bitartez egingo dugu, beraz adi egon!

2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Irakaskuntza Funtzioa

Lehenengo lau hilabete hauetan Irakaskuntza Funtzioa izeneko ikasgaia izan dut. Izenak dioen bezala irakasleen betebeharrei eta funtzioei buruz jarduten du. Bertan mota ezberdinetako ariketak egin ditut, bai banaka bai taldeka. Lehenengo egunean bertan talde bat sortzeko eskatu zuen irakasleak lauhileko honetan ariketak batera egiteko.

Ariketa guztiak orokorrean oso interesgarriak iruditu zaizkit, denak baliagarriak izan dira eta irakasle ikuspuntutik. Banakako ariketei dagokienez, mota ezberdinetakoak izan dira, esate baterako, Pigmaleon efektua edo Irakasle miresgarriaren elkarrizketa. Irakasle miresgarriaren elkarrizketa eginiko lan politenetakoa izan da, honen bidez nik ezagutzen ditudan bi irakasleri gertuagotik ezagutzeko aukera izan dut eta. Elkarrizketa horren bitartez baliagarriak diren ezaugarriak jaso ditut, adibidez, irakasle on batek eduki behar dituen funtsezko balioak.

Taldekako ariketei eta giroari begira, oso ongi aritu gara guztiok. Katamaran taldea sortu genuenetik giro oso onean aritu gara taldelanean. Azkenean nolabaiteko elkartasuna lortu dugu geure artean eta hori baliagarria izan da guretzat. Elkartasun horren bidez, lortutako emaitzak onak izan dira, benetan talde lana egin dugulako. Taldean egin ditugun ariketetako batzuk tutoretzarena edo mezu objektiboarena izan dira. Tutoretzaren aldetik, dibertigarria izateaz gain, etorkizunean biziko dugun egoera bat bizi dugu, non gurasoekin eduki behar dugun tratua aztertu dugu. Bestetik, mezu objektiboaren lana gehien gustatu zaidan lanetako bat izan da guk nahi genuen gai bat hartu eta sakondu dugulako.

Bloga sortu izana ere aipatu beharra dago. Nire ustez oso interesgarria iruditu zait blog bat erabili izana, ikasteko modu berri bat da eta. Bertan egindako sarrera guztiak hezkuntzari lotutakoak dira eta sarrera horietan gure irakasle ikuspuntua erabili behar dugu. Hasieran ez genekien nola erabili ikuspuntu hori baina, denborarekin, behar bezala erabiltzen ikasi dugu. Katamaran blogean taldekako lanak eskegi ditugu indibidualez gain. Egindako guzti horrek hezkuntzaren ikuspegi zabal bat izaten lagundu dit.

Nire ikuspuntutik, ikasgai honetan eginiko lan guztiak oso baliagarriak izan dira. Ikasitako teoria praktikan jartzeko aukera izan dut. Lan guztiak elkartzean, bai indibualak bai taldekakoak, benetako irakasle bat zer den erakusten du, hau da, nik izan nahi dudan irakaslea.

Hona hemen nik ikasitakoaren mapa kontzeptuala:



2013(e)ko abenduaren 7(a), larunbata

Gora Imajinazioa!

Hona hemen guraso batzuk azaroko hilabetean beraien seme- alabei eginiko jolas moduko bat. Dinosauro batzuk hartzen dituzte eta ondoren etxeko gela ezberdinetan ipintzen dituzte gauza ezberdinak eginez, esate baterako, sukaldeko janaria nahasi.

Zein da jolas honen helburua? Umeek beraien imajinazio eta harritzeko gaitasunak garatzea da. Gaur egun teknologiak aurrera doaz eta gure gizartean gero eta barneratuago dago hauen erabilera. Honek alde bai positiboak bai negatiboak sor ditzake.

Alde positiboei begiratuz, teknologiaren bidez ikasteko modu berriak sor daitezke, adibidez, ikasgela batean ordenagailu baten bitartez era dinamikoago batean ikasten dute umeek, marrazkiak, irudiak, etab. erabiliz. Denbora-pasa aldetik barietate asko dago; oraingoan mugikorretik zuzenen jolas bat jaitsi dezake eta jolasten hasi.

Alde negatiboak, berriz, aipatu ditudan alde positibo horiek dakarren ondorio txarrak dira. Denbora- pasa horiek azkenean era negatibo batean eragiten umearengan; ez dira kalera ateratzen beste ume batzuekin harremanak izatera, kirola ere gero eta gutxiago egiten dute.

Umeak duen imajinazio hori funtsezkoa da bere garapenerako. Oraindik gogoratzen naiz, haurra nintzelarik, jostailu berri bat izan bezain laster gelara joaten nintzela jolastera. Orduk eta orduk egoten nintzen gelan bakarrik edo nire familiakoekin jostailuekin jolasten, nire historiak sortuz eta primeran pasatzen.

Honekin esan nahi dudana da, imajinazio hori landu egin behar dugula eta horrek gure inguruko baliabide guztiak erabiltzea esan nahi du. Hau lantzen ez dute irakasleak bakarrik esku hartu behar, gurasoek ere zerikusi handia dute. Irakasle izatera iristen naizenean, nire klaseak ahalik eta dinamikoenak izaten saiatuko naiz. Dinamikotasun horrek umeak gauza ezberdinak eta modu ezberdin batean pentsatzea bultzatzen ditu, beraz, beraien imajinazio hori lantzen doa.

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Finlandiako Hezkuntza Sistema

Gaur egun hezkuntza arloari buruz hitz egiten dugunean burura etortzen zaigun herrialdea Finlandia da. Finlandia munduko lehenengo potentzien artean sartu da hezkuntza mailan eta ondoren ipini dudan bideoetan errealitate honen hainbat argudio ikusiko ditugu.

Bideo horiek Jordi Evole kazetariak eginiko dokumental baten zatiak dira "Cuestión de Educación" izenekoa. Dokumental osoa Espainiako eta Finlandiako hezkuntzak alderatzen ditu, bien arteko desberdintasunak azalduz eta desberdintasun horien arrazoiak emanez. Baina nik Finlandiako zatian jarri nahi izan dut arreta.

Herrialde honek duen arrakasta alde batetik Gobernuak hezkuntzan duen esku hartzean oinarritzen da. Garrantzi handia ematen hezkuntzari eta arazoak daudenean arazo horiek konpontzen saiatzen dira, esate baterako, eskola batek gela masifikazioaren arazoak baditu ikasleak talde gehiagotan banatzen dira edo ikasle kopuru handia dagoen gelatan irakasle gehiago ipintzen dituzte.

Bestetik, irakasleen lanbidea oso errespetatuta dago. Finlandiako gizartean irakasleak oso ondo ikusita daude eta, ikastetxeetan, zuzendaria da irakasleak aukeratzen arduratzen direnak. Horrek esan nahi duena zuzendariak berarentzat prestatuen dauden irakasleak hartzen dituela lan egiteko. Horretaz gain, gobernuak erreformaren bat egin behar badute hezkuntzarekin lotuta irakasleei galdetzen die erreforma hori egin aurretik, beraiek baitira hezkuntza munduan aritzen direnak.

Arrakastaren beste puntu bat ikasleen gurasoen eta eskolen arteko erlazioa da. Gurasoak beraien seme-alaben gelara joan dezakete irakasleak nola irakasten duen ikustera.

Beraz, hori guztia kontuan izanda, honako hau galdetzen naiz neure buruari: zer izango litzateke horrelako hezkuntza sistema batean lan egitea? Horregatik nire nahietako bat puntu horretara iristea izango litzateke, nire erronka pertsonala.

Hona hemen dokumentalaren bi zatiak:

2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Irakasleon Helburua

Gure bizitza akademiko osoan zehar irakasle asko izan ditugu. Horietako batzuk irakasle onak izan dira, beraien helburua guri irakastea eta balore batzuk transmititzea zen. Beste irakasleen helburua, berriz, gelara iritsi, ikasleei testu batzuk irakurtzen jarri eta ikasleenganako ardura eza erakustea zen.

Betidanik entzun dugu irakasleen lanbidea bokazionala dela. Irakasle izateko ikasketak gauzatzearen arrazoiak askotarikoak izan daitezke, esate baterako, familian bizi izandako egoerak, jende bereziarekin tratua izatea eta beraiei laguntzeko asmoa izatea etab.

Etorkizunari begira, hau da, karrera amaitzen dugunean, honako galdera hau egin behar diogu geure buruari: nolako irakaslea izan nahi dut? Irakasleak, klase emateko garaian, aldez aurretik jakin behar du nolako irakaslea izan nahi duen eta hori ikasleei transmititu.

Gure helburua ikasleak irakaslearengan errespetua eta miresgarritasuna lortzea da eta bideo honetan hauxe ikusten dugu. Bideo honetan agertzen diren irakasle guztiek ikaslearen bihotzeraino iritsi dira eta aipatu dudan miresgarritasun hori lortu dute. 

Badakigu bideoan agertzen diren irudiak filma ezberdinetatik aterata daudela eta fikzioa dela, baina guk benetan lortu nahi duguna fikzio hori errealitate bihurtzea eta ikasleen ametsetako irakaslean bilakatzea da.




2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Euskaraz Bizi

Euskara, euskal biztanleen ikur esanguratsua da eta gehienok baloratzen dugun hizkuntza da. Gure historiaren eta kulturaren zati handia denez, zaindu egin behar dugu, partaide izaten jarraitzeko. Euskara baita bereizten gaituen hizkuntza.

Euskara jakitea abantaila eta zortea da, horrela, beste hiriko edo herrialdetako biztanleek baino hizkuntza gehiago hitz egiten ditugu eta. Pribilegiatuak gara bi edo hiru hizkuntza, gutxienez, ikasten ditugulako txikitatik, beste hirietan, aldiz, ez. Hau da, gero eta hizkuntza gehiago hitz egin edo jakitea, hobeto.

Euskarak garrantzia du, zeren eta gazteek, mutilek eta neskek, gizartean hizkuntza propio batekin hazi al direlako, baita hezkuntzan ere. Euskararen garrantzia nabarmena da, abantaila positiboak baino ez ditu ekartzen gure historiarako, kulturarako, gizarterako, hezkuntzarako…

Lehenik eta behin hezkuntza eredu desberdinak azalduko ditugu: D eredua dena euskaraz, B eredua euskaraz eta gaztelaniaz eta A eredua dena gaztelaniaz. Gaur egun Lehen Hezkuntzan eta DBHn dauden ikasle gehiengoaren lehen hizkuntza gaztelania da baina, esan beharra dago, D eredua dela gehien egiten dena, beraz, klasean euskaraz egiten dute.

Aurrekoarekin jarraituz, Lehen Hezkuntzan dauden ikasleen gehiengoak klasean ikaskideekin euskaraz bakarrik ikasten dute, baina DBHkoek, ordea, gazteleraz hitz egiten dute klasean beren ikaskideekin. Jolas orduan, bi zikloetako ikasleen gehiengoak egiten du erdaraz ikaskideekin. Gure ustez klasean daudenean gutxienez, ikasle guztiek euskaraz egin dezaten bultzatu beharko zuketen irakasleek. Jolas orduan badakigu ez dela erraza guztiak kontrolatzea.

Irakaslearekin klase barruan hitz egiten dutenean gehiengoak euskaraz egiten du, baina badaude erdaraz hitz egiten dutenak ere. Jolas orduan, gehiengoak euskaraz hitz egiten dio irakasleari baina klasean baina gehiago hitz egiten diote gazteleraz. Irakasleek gaztelaniaz hitz egiten uzten badiete, geroz eta gehiago hasiko dira hizkuntza horretan hitz egiten eta horrek euskararen erabilera murriztu eragingo du, noski. Beraz, irakasleek beti berarekin gutxienez euskaraz hitz egiten bakarrik utzi beharko lieke bere ikasleei edo ikasle ez direnei, hau da, ikastolako edozein umeri.

Horretaz aparte, ikastola askotan haur hezkuntzatik batxiler arte ikasle guztiak erakunde edo eraikuntza berdinean batera daude. Hau kaltegarria izan daiteke euskararen erabilerarentzako. Normalean, haur hezkuntzan euskaraz batxilerrekoek baino gehiago hitz egiten dute. Denak kontaktuan egonda, haur txikiak handiagokoengatik influenziatu egiten dira eta askoz lehenago hasten dira gazteleraz hitz egiten. Hau nabarmena da generazio berriek aurrekoek baino euskara maila baxuagoa daukatela ikusi dugulako. Hau ez gerta dadin, irakasleek DBH 3-4ko eta Batxilergoko ikasleak haurrekin euskaraz egiteko animatu egin behar dituzte.

Gure arazoaren faktoreak ugariak dira baina kasu guztietan ez dira berdinak. Izan ere, zergatiak bi zatitan bana ditzazkegu, alde batetik orokorrak daude, zeintzuk kasu guztietan zer esan handia duten, haien artean daude: adina, sexua, hezkuntza eta gizartea. Baina bestalde kasuan kasuko faktoreak daude, hau da, herria, eskola, testuinguru linguistiko eta abarren arabera aldatzen direnak.

Beraz orain aztertu behar dugun gaia faktore orokorren barnean kokatzen da, gainera oso faktore garrantzitsua da, izan ere aditu askok dioten moduan hizkuntza kasu askotan gizartearen erreflexua da.
Etxeko helduenen egoerari dagokionez beraiek jasotako hezkuntza eta gaztaroan jasan izan zuten egoera zaila kontuan izanik, aipatu behar da euskara tasa nahiko baxua izan daitekeela, gainera kasu askotan ez dute euskara egiteko ohitura batere barneraturik. Bestalde, aipatu behar da Euskal Herriko kostaldean industria guneek eragindako nekazal exodoak ere zeresan ugari duela, izan ere espainiar ugari etorri zen Euskal Herrira eta ondorioz euskara tasa jaitsi egin zen.

Gaur egun heldu askok eta askok ez dakite euskaraz hitz egiten eta zoritxarrez beste askok jakin arren ez dute erabiltzen. Kasu hau gizon zein emakumezkoetan ematen da, agian emakumezkoetan gehiago. Kasu honen arrazoi nagusia ohitura falta izan daiteke, gaztaroan debekatua egonagatik ez zen erabiltzen eta zorionez garaiak aldatu diren arren ohitura batzuk ez dira aldatu eta bi euskara hiztunen artean gaztelania entzutea nahiko ohikoa da.

Orain gurasoen kasua ere aipa daiteke, bertan 40-50 urte bitarteko helduen kasua aztertu behar dugu. Hauek izan zuten hezkuntza eta familia giroa oso ezberdina izan zen beraien artean, eta ondorioz ohiturak ere desberdinak dira. Izan ere, batzuk diktadura garaiko hezkuntza jaso zuten moduan, beste batzuk ikastolara joateko aukera izan zuten. Sexuen arteko desberdintasunei dagokionez ere, nahiko ohitura antzekoak dituzte, hori bai azterketek diotenez emakumeek gizonezkoek baina euskeraren erabilera gehiago egiten dute.

Gaur egungo ume eta gazteen aiton-amon eta aita-amen kasuak aztertu ditugu umeen euskara erabiltzeko ohituran oso paper garrantzitsua dutelako. Azterketan honen ondorioz esan dezakegu gure etxeko gaztetxoak oso familia giro ezberdinak izan ditzaketela beraz barietatea ere handia izango dela. Baina naiz eta familia askoren giroa nahiko erdalduna izan eta gaztelania izan hizkuntzarik erabiliena, ikastolen kantitateak eta bertan ikasten duten haurren kantitateak gora egin du, laburbilduz euskalduntzen prozesu baten alde daudela esan daiteke.

Umeek ordea beraien gurasoek ezarri nahi duten euskalduntze prozesu hau ez dute guztiz aurrera eramaten, litekeena da hezkuntzaren errua izatea edo familia giroak guk uste baino garrantzi gehiago izatea.

Beraz ulergarria da umeek etxean etxeko hizkuntza erabiltzea, baina zer geratzen da etxetik kanpo? Ba egoera eta hizkuntza ez dela aldatzen. Kasu askotan jakin izan da ume  erdaldun askok euskara ikasi arren irakaskuntzarekin eta eskolarekin bakarrik erlazionatzen dutela  eta ez dutela beraien bizitzarako hizkuntzatzat. Kasu hau bai mutil bai nesketan ematen da.

Beste arrazoi garrantzitsu bat moda jarraitzearena izan daiteke, haurrek gustatzen zaizkien gauzak gaztelaniaz entzun ezkero beraiek ere honela egingo dute. Mutilen kasuan adibidez kirol probak ikustea oso gustuko izaten dute orokorrean, batez ere futbola; bertatik jasotzen duten informazio ia guztia erdaraz jasotzen dute eta beraiek horregatik ere erdara erabiliko dute. Nesken kasuan ere berdin gertatzen da, filmekin, musikarekin, kirolekin, jostailuekin eta abarrekin erlazionaturiko gehiena gaztelaniaz jasotzen dutelako.

Zenbait azterketek erakutsi duten moduan, eta guk ere lehen pertsonan ikusi dugun moduan, zoritxarrez bi sexuetako gazteek dute gaztelaniara jotzeko ohitura. Nesken kasuan ohitura aldaketa hau lehenago eman daiteke, izan ere nesken garapen psikologiko zein biologikoa lehenago ematen da eta honek zerikusia du erabiltzen duten hizkuntzan. Baina oso posiblea da behin etapa hau igarota euskararako itzulera gertatzea. Mutilen kasuan erdararako prozesu hau ere ematen da, baina kasu askotan, nesketan ez bezala, ez da itzulerarako prozesua gertatuko, hots, behin mutilek gaztelania erabiltzeko ohitura harturik ez dira euskarara itzuliko.

Bideo honetan Nafarroako Erriberan euskarak bizi duen egoera latza aztertzen du, eta bertako euskaldunek eta Argia Ikastolak euskal komunitate bat sortzeko egin dituzten ahaleginak plazaratzen ditu.



Lan honetarako erabili ditugun erreferentziak honako hauek dira:
  • Hemen LH 4en eta DBH 2n hizkuntzek duten egoera azaltzen da 2011. urtean.
  • Erreferentzia honetan euskararen erabilera aztertzen dute kalean egindako galdetegi baten bidez.
  • Esteka honetan Txingudi Ikastolako euskararen normalizaziorako proiektua agertzen da.

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Gure hizkuntza hezkuntzan bultzatuz

Gaur egun, hezkuntza arloan, euskera geroz eta gutxiago erabiltzen da eta gai honek kezkatzen gaituenez, nondik norakoak aztertu eta konponbideak aurkitzen sahiatuko gara. Beraz, aukeratu dugun gaia euskeraren erabilera da.

Naiz eta azken urte hauetan aurrera pausuak eman, irudetzen zaigu geroz eta erabilera txikiagoa duela gure hizkuntza. Agian aurrera pauso edo iniziatiba hauek hezkuntzaz kanpo eman dira eta ez dira nahikoa. Generazio berriak eskolatik ateratzen direnean geroz eta gutxiago hitz egiten dute euskeraz. Horregatik hezkuntza arloan arazo honi soluzioa bilatu nahi diogu.

Bereziki gure herrietako famili eta ikastoletako kasuak aztertuko ditugu, gertuen ditugulako. Espero dugu arazo honen sorburua aurkitzea eta soluzio egoki bat ezartzea.

2013(e)ko urriaren 25(a), ostirala

Elkarrizketaren Ideia Nagusiak

Hona hemen irakasleari egindako elkarrizketan gure taldeak atera dituen ideia nagusiak:

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA ETA GOGOETA

Bakoitzak herri, ikastola, maila eta arlo ezberdinetako irakasleei elkarrizketa egin diegun arren, harritu egin gaitu komunean izan ditugun ideien ugaritasunak, hau da, esan dezakegu gure ikasleen artean antzekotasun ugari daudela, jarraian hauek aztertuko ditugu eta beraien artean dauden desberdintasunak ere azaldu.
 
Esan dudan moduan irakasleen arteko ideien antzekotasuna ugari izan da; alde batetik garbi geratu zaigu irakasle lana ez dela batere erraza, naiz eta azken urteotan gizartean  hartu duen ospea bestelako izan, irakasleok zailtasun honetaz ohartarazi diguten arren orokorrean poza eman die guk ere beraien bide bereberetik jarraitzea.
 
Ondoren irakasle lanean beharrezko jakintzak eta baliabideak galdetzean orokorrean beraien erantzun berbera izan da pazientzia eta bokazioa. Pazientzia ezinbestekoa dela diote gure irakasleek, gainera irakasle onari buruz galdetzean erantzuna ez berdinak izan ziren. Batzuk ezin izan zuten erantzun zehatz bat eman eta eman zutenak oso subjetiboak izan ziren. Hori bai, ikasleen motibazioa mantentzea ere beharrezkotzat jotzen dute, horretarako zenbait teknika erabiliaz. Nire kasuan adibidez nire irakasleak errefortzu positiboa teknika erabiltzen  duela esan zidan, hots, ikasleek ondo egiten dutena baloratzea eta beraiek esfortzuaren emaitza ikustea.
 
Tekniken gaia jorratuz, beste irakasle baten aburuz ikaslearekiko gertutasuna mantentzen saitu behar da, modu batean klaseko egoera informalagoa izaten eta elkarrizketaren bitartez arazoak konponduaz. Teknikekin batera beraien hezkuntza bizitzan izan zituzten zailtasunak ere aipatu zizkiguten eta ohartu gara irakasleen arteko eztabaida eta liskarrak ez direla oso ohikoak eta ohikoagoak direla adibidez gurasoekin dauden arazoak. Gure irakasleetako bik aipatu zigutenez gurasoekiko harremanak hobeak izaten saitu behar da orokorrean, izan ere ezinbestekoa da harreman hau umearen hezkuntza eta garapenean.

Elkarrizketaren beste puntu interesgarrietako bat  beraien formakuntzaz hitz egitea izan zen. Gai honetan gure irakasleak ere nahiko ados zeuden, ez ziren beraiek jasotako formakuntzaz kexatzen baina orain ditugun praktikak ezinbestekotzat jotzen dituzte, nire irakaslearen kasuan bereziki denbora arazoak zirela eta ezin izan zituen praktika asko egin eta ondoren klase ematerako garaian faltan bota zuen esperentzia hau. Laburbilduz, geletara esperientziarekin sartzea beharrezko ikusten dute gure ikasleek.

2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

Irakasleari Elkarrizketa

   Aurreko egunean nire batxilerreko irakasle batekin geratu nintzen irakasle bizitzari buruzko elkarrizketa bat egiteko. Irakasle honek, Mikelek, batxilerren eta DBH-n klase ematen du eta hainbat urte daramatza lanbide honetan.

   Mikelekin goizeko zortziretan geratu nintzen elkarrizketa egiteko. Lana dela eta ezin izan zuen beste momentu baten geratu al izan. Laskorain Ikastolara gerturatzen ari nintzanean oroitzapenak nire burura etorri ziren. Batxilerra bukatu nuenetik ez nintzan bueltatu ikastetxera. Ikastolan txikitatik ibili naiz eta nire bizitza guztia or aritu naiz ikasten eta lagunak egiten. Beraz, oso pozik nengoen berriz bueltatzean.

   Elkarrizketatu behar nuen irakaslearen mintegirantz nindoala nire irakasle izandako askorekin aurkitu nintzen. Beraiekin aritu nintzen hitz egiten nire bizitzari buruz eta beraiek beraiena kontatzen zidaten. Gehienak ikastolara zer dela eta azaldu nintzen galdetu zidaten eta nik nire egoera azaldu nien, hau da, Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari nintzela eta lan bat egin behar nuela.

   Mikelekin aurkitzerakoan biok eskua eman ginan eta kafe bat hartzera gonbidatu nuen. Bidetik gindoazela klaseak zer moduz zijoazen galdetu nion eta beak ikasten ari nintzen graduari buruz galdetzen zidan. Bere bulegora bueltatu ginenean batxilerren izandako beste irakasle batekin topatu nintzen, Milagros.

   Behin elkarrizketa egiten hasi behar nuenean nahiko urduri nengoen. Baina hasi eta gero nire urduritasun guztia hegan joan zen eta bi irakasleri egin nien elkarrizketa. Galderak egiten nijoan einean irakasleek beraien esperientziak eta bizipenak kontatzen zidaten inungo beldurrik gabe. Egia esan munduko askatasun guztiakin hitz egiten nengoen Mikel eta Milagrosekin eta arraroa egin zitzaidan baina oso alai ere.

   Beraien esperientziaz eta formakuntzaz gain beste hainbat gai jorratu genituen, esate baterako, gaur egungo hezkuntza sistemari buruz, LOMCE-k ekarriko dituen aldaketak eta beste hainbat.

   Bigarren kafea bukatzen gindoazen einean elkarrizketa ere bere amaierara iristen ari zen. Pena eman zidan irakasleen eta nire arteko solasaldi hura bukatzea. Elkarren artean besarkada bat eman ginan eta elkar agurtu. Berriz bueltatuko nintzala zin egin nien eta halaxe espero dut. Nork daki nola bueltatuko naizen Laskorain Ikastolara baina ziur nago ez dala azken aldia izango.

 

2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

KONTZEPTU MAPA

Aste pedagokikoa dela eta, gure taldea gaur astelehena ez da elkartu kontzeptu mapa egiteko eta bihar elkartuko gara. Hori bai, bakoitzak bere testua irakurri, aztertu eta ideiak eskematizatu ditu, elkartzen garenean osatuko dugo kontzeptu mapa. Laburbilduz, prozesuan gaude, biharko egina izango dugu.




2013(e)ko urriaren 7(a), astelehena

Pigmalion efektuaren arazoak eta konponbideak

   Pigmalion efektuaren eraginez hainbat mezu positibo edo negatibo bidali ditzazkegu pertsona bati. Efektu hau hezkuntza arlorekin ere erlazionatzen da. Irakasleek ikasleei inkonszienteki mezuak bidaltzen dizkiete eta hauek hainbat ondorio ekar ditzakete.

   Ondorio horietako batzuk honako hauek dira: irakasleek tratu desberdina ematea ikasleei, emaitza txarragoak izatea ikasleen artean, gelakideen arteko gatazkak, maisu eta maistrek ikasleak klasifikatzea eta irakasleak ikasleen etorkizuna baldintzatzea.

   Irakasle gehienek, nahiz eta ez ohartu, zenbait ikasle nahiago dituzte beste batzuk baino. Irakasleak emaitza onak ateratzen dituzten ikasleei tratu hobeagoa ematen diete. Emaitza txarrak ateratzen dituztenekin, ordea, tratu okerragoa ematen diete.

   Tratu horrek duen eragina umeengan asko baldintzatzen du hauen etorkizuna. Irakaste prozesu horretan irakasleak mezu negatiboak bidaltzen baditu umeak,agian, mezu negatibo hori barneratzea lortuko du eta ez du lortuko bere etekin guztia kanpora ateratzen.

   Esan dudan bezala, klasean emaitza kaxkarragoak lortu eta gelakideen artean gatazkak sortu dira. Ikasle batek bere gelakide bat bera baino nota hobeagoa atera duela eta gainera irakasleak zoriondu egin duela ikusterakoan, bera, nota okerragoa ateratzean eta irakasleak bere emaitza txarra  aurpegira botatzean, gaizki sentituko da. Ikasle horrek argi ikusten du ez duela bere gelakideen tratu berdina jasotzen eta besteekin haserretzea dakar horrek.
 
   Horren konponbidea irakasleek ikasle guztiekin tratu berdina edukitzea da. Irakasleek argi izan behar dute hasieratik ezin dutela ikasleak bereizi, berdinak izan behar dute denekin. Betidanik egon dira klasean ikastea erraza egiten zaien ikasleak, baina irakasleak ez du ume horretan bakarrik zuzendu behar atentzio guztia, baizik eta bai ume horiei eta bai okerrago ematen zaien ikasleei esfortzu eta denbora berdina eskeini.

2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata

Zer da LOMCE?

LOMCE Hezkuntza eta Kulturako Jose Ignacio Wert ministroak proposatu duen Hezkuntza legea berria da. Lege berri honek eztabaida handia sortu du hezkuntza arloan. Boterean dagoen gobernu eskuindarrak indarrean jarri nahi du. LOMCE-ren  lehen zirriborroa publiko egin zenean gizartearen hainbat alderdi, esate baterako, ezkerrekoak, sindikatuak, guraso elkarteak eta eskola publikoetako irakasle eta ikasleek erreforma honen kontra agertu ziren. Erreforma honen kontrako hainbat greba egin . Jarraian erreforma honi buruzko 10 puntu azalduko dizkizuegu:
1.       Erlijioa edo Herritartasuna. Ikastetxeetan bi ikasgai hauen artean erabaki behar izango da ikasgai espezifiko bezala. Erlijioa ikasteko gurasoen edo tutore legalaren baimena izan beharko du ikasleak.
2.       Euskara bigarren mailara jaitsi. Gaztelania bihurtuko da ikasteko lehenengo hizkuntza. Euskara hizkuntza bigarren mailara jaitsiko da eta hautazkoa izango da. Euskal Herrian euskara gure ama hizkuntza da eta hizkuntza hau bigarren mailara jaistea ez da bidezkoa.
3.     Gobernuaren parte hartze handiagoa. Gobernuak ikastetxeetan eman beharreko arloak finkatuko ditu bai derrigorrezkoetan bai espezifikoetan. Horrela Autonomia Erkidego bakoitzak eskubide gutxiago izango ditu ikastetxeetan eman beharreko gaiak erabakitzerako orduan.
4.       LH, DBH amaitu ondorengo azterketa. Hezkuntza maila batetik bestera pasatzeko kurtso bukaeran azterketa global bat egin behar dute. Azterketa ez gainditzean ezin duzu hurrengo kurtsora pasa.
5.       Sexu bereizketa. Garai batean klaseak sexuaren arabera banatzen ziren. Erreforma honen helburua egoera horretara bueltatzea da hainbat arrazoiengatik, adibidez, kontzentrazio falta. Gaur egun hori ez zaigu burutik pasatzen berdintasunaren alde borrokatzen ari garelako.
6.       Bereizketa intelektuala. Aldez aurretik esan beharra dago umeak ezin direla azkarrak eta ez azkarren artean banatu. Lege honekin horixe gertatuko litzateke. Klaseetan banatuko dira ume bakoitzaren adimenaren arabera eta horrek ez du lagunduko ikasleen garapenean.
7.       Ez du hezkuntzaren garapena bermatzen. Lege honek ez du hezkuntza funtsezko eskubidetzat hartzen hainbat arrazoiengatik: ez ditu baliabide nahikoak erabiltzen umeen heziketarako, ez du ume guztien arrakasta baieztatzen eta ez ditu gure herrialdeko hezkuntzarako irtenbideak aurkezten.
8.       Zuzendaritzaren gehiegizko boterea. Erreforma honek esan nahi duena da zuzendaritzak erabakiak hartzerako orduan beraiek izango direla garrantzi gehiena izango dutenak, hau da, nahiz eta irakasle eta guraso batzordeei galdetu zuzendaritza izango da azken hitza izango duena.  
9.       Bekak bueltatu behar izatea. LOMCE-ko erreformak gogortu egiten ditu bekak eskaintzeko eskubideak, hauek lortzea esfortzu akademikoarekin lotzen ditu eta. Ikasleak ez badu bere kredituen % 50 gainditzen beka bueltatu behar izango du.

10.   Konstituzioa ikasi beharra. Beste ikasgai batzuk derrigorrezkoak izateaz gain konstituzioa ikastea ere beharrezko bihurtuko litzateke.

2013(e)ko irailaren 21(a), larunbata

Argazki Esanguratsua

Hemen ikusten duzuen argazki hau blogera igo dugu bertan oso esaldi esanguratsua agertzen da eta. Guretzat funtsezko da irakasle batek umeei irakasten jakin nahi izatea, baina horrek ez du esan nahi irakasleak ikasten jarraitu behar ez duenik. Jakintzak ez du mugarik eta oraindik gutxiago irakasleentzat, beraiek dira eta umeen heziketaz arduratzen direnak eta.


2013(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Hezkuntza Eskubidea

 Hona hemen gure lehengo bideoa.
 
 Bideo honetan, ikus dezakegu hezkuntza eskubidea oso garrantzitsua dela, baina mundu guztia ezin duela aprobetxatu.   Hainbat datu ikaragarriak  ematen dizkigu, adibidez, oraindik ehun ta hamabost milioi haur daudela eskolatugabe.




2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

TED


Web orrialde honetan konferentzia ezberdinetako bideoak agertzen dira. Mundu honetako pentsatzaile eta ekintzaile askok beraiei interesatzen zaizkien gaietaz hitz egiten dute eta orrialde honetan azaltzen dira hitzaldi horiek. Bertan hezkuntzari loturiko gaiak aurki daitezke. Orrialdea izatez ingelesez da, baina gaztelaniaz ikusteko aukera ere badago. Horregatik interesgarria iruditzen zaigu eta zuei erakutsi nahi dizuegu.

TED hitzak Tegnologia, Entretenimendua eta Diseinua esan nahi du. Bertan ezagutzera emateko ideia itxuroso asko azaltzen dira. Hemen aurki ditzakegun gaiak ondoko hauek dira: zientziak, artea, diseinua, politika, HEZKUNTZA, kultura, munduko gauzak, telknologiaeta garapena, aisia.

Ikusi duzuenez, gai askotariko bideoak agertzen dira orrialdean. Bideo guztiak gehienez 18 minutukoak izaten dira, beraz, gure ustez oso praktikoak izan daitezke klase batean jartzeko adibidez.


Informazio gehiago hemen.