- Begikotasuna eta hurbiltasuna: Ez gara izango ikasleen lagunak, baina gehienetan ematen dira kasu zailak, non ikasleak beldurra du irakaslearen aurren hitz egitea edo zerbait galdetzea. Tratua normala izan behar da.
- Autoritatea: Autoritate on bat izan behar da. Ikasleek ikusi behar dute nork agintzen duen, baina autoritate hau beti kontrolpean izan behar dugu bide txarretatik ez eramateko.
- Eroapena: Niretzat gauzarik garrantzitsuenetariko bat. Badakigu ez daudela bi ume bera, orduan pazientzia euki behar dugu gelako erritmoarekin eta gure lanean gertatzen diren egoerekin..
- Umiltasuna: Ezaugarri hau bizitza osoan zehar izan behar dugu, ez bakarrik gure lanean. Umiltasunarekin, giro on bat sortuko dugu klasean, zeren eta irekasleek ikusiko dute geuk ere pertsonak garela eta, garrantzitsuena, ez garela haiek baino gehiago.
- Komunikatzeko gaitasuna: Ez bakarrik gaiak ematerakoan, baita arazoren bat dagoenean ere. Gelako ordutik kanpo hitzaldiak izatea irakasleekin eta haien gurasoekin garrantzitsua da, gure onererako eta irakasleaen onenerako.
- Sormen handia: Gelan egotea aspergarria izan dezake, horregatik irakasle batek sormen handia izan behar du, horrela klaseak hobeak izango dira eta umeek arreta handia jarriko dute.
- Segurtasuna: Besteengan segurtasuna izan behar dugu. Lan honetan beste lankideekin lan egingo dugu, horregatik besteengan konfiatu behar dugu. Baita geuk konfiantza eta segurtasuna izan behar dugu.
- Lan egiteko gogoak: Nire ustez lan polita da, horregatik lan egiteko gogoak izan behar ditugu. Lan honetarako gogoak ez badaude, zerbait txarto ikusiko dugu.

Ezaugarri gehiago jar ditzakegu, zeren eta pila bat daude. Jarritakoak, niretzat garrantzitsuenak dira eta etorkizun batean izan nahi nituenak dira. Seguru nago gehienak baditudala, baina gela batean praktikan jartzea ez dut inoiz frogatu.
Egia handiak denak. Espero dut hemendik eta urte batzuetara hori zuk nola egin duzun kontatzea.
ErantzunEzabatu