Ariketa guztiak orokorrean oso interesgarriak iruditu zaizkit, denak baliagarriak izan dira eta irakasle ikuspuntutik. Banakako ariketei dagokienez, mota ezberdinetakoak izan dira, esate baterako, Pigmaleon efektua edo Irakasle miresgarriaren elkarrizketa. Irakasle miresgarriaren elkarrizketa eginiko lan politenetakoa izan da, honen bidez nik ezagutzen ditudan bi irakasleri gertuagotik ezagutzeko aukera izan dut eta. Elkarrizketa horren bitartez baliagarriak diren ezaugarriak jaso ditut, adibidez, irakasle on batek eduki behar dituen funtsezko balioak.
Taldekako ariketei eta giroari begira, oso ongi aritu gara guztiok. Katamaran taldea sortu genuenetik giro oso onean aritu gara taldelanean. Azkenean nolabaiteko elkartasuna lortu dugu geure artean eta hori baliagarria izan da guretzat. Elkartasun horren bidez, lortutako emaitzak onak izan dira, benetan talde lana egin dugulako. Taldean egin ditugun ariketetako batzuk tutoretzarena edo mezu objektiboarena izan dira. Tutoretzaren aldetik, dibertigarria izateaz gain, etorkizunean biziko dugun egoera bat bizi dugu, non gurasoekin eduki behar dugun tratua aztertu dugu. Bestetik, mezu objektiboaren lana gehien gustatu zaidan lanetako bat izan da guk nahi genuen gai bat hartu eta sakondu dugulako.
Bloga sortu izana ere aipatu beharra dago. Nire ustez oso interesgarria iruditu zait blog bat erabili izana, ikasteko modu berri bat da eta. Bertan egindako sarrera guztiak hezkuntzari lotutakoak dira eta sarrera horietan gure irakasle ikuspuntua erabili behar dugu. Hasieran ez genekien nola erabili ikuspuntu hori baina, denborarekin, behar bezala erabiltzen ikasi dugu. Katamaran blogean taldekako lanak eskegi ditugu indibidualez gain. Egindako guzti horrek hezkuntzaren ikuspegi zabal bat izaten lagundu dit.
Nire ikuspuntutik, ikasgai honetan eginiko lan guztiak oso baliagarriak izan dira. Ikasitako teoria praktikan jartzeko aukera izan dut. Lan guztiak elkartzean, bai indibualak bai taldekakoak, benetako irakasle bat zer den erakusten du, hau da, nik izan nahi dudan irakaslea.
Hona hemen nik ikasitakoaren mapa kontzeptuala:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina