Aurreko astean azaldu nuen moduan, kadete mailako txirrindulari talde bat entrenatzeko aukera suertatu zait eta nire formakuntzan interesgarria izan daiteken praktika bat iruditzen zaitenez, hainbat sarreren bitartez zenbait gogoeta idatziko ditut.
![]() |
Taldeko txirrindulari bati azalpenak ematen. |
Gaur hain zuzen motibazioaren gai jorratuko dut, izan ere gai hau ikasgelan landu duguenetako bat da, hain zuzen katuz-katu ko kideek landu zuten gaia. Talde honek aipatu zuen moduan, ikasle baten ikasteko eta lan egiteko gogoak mantentzeko motibazioa oso garrantzitsua da eta horretarako zenbait teknika daude.
Gai honek erlazio zuzena du nire kasuarekin, izan ere kirolean ere motibazioak oso paper garrantzitsua du. Nire helburu nagusietako bat, nire txirrindulariak taldean gustora eta partea hartzaile egotea da, eta uste dut lortzeko bidean nabilela. Helburu hau lortzeko zenbait joku dinamiko erabili nituen pasa den astean eta azterketa txiki bat ere egin nuen, nik irakatsia ikasi zuten jakiteko eta emaitzak ikusiz modu batean lanaren fruitua ikus zezaten. Izan ere, astean zehar zenbait gai ezberdin azaldu nizkien: karreren funtzinamendua, elikadura, taktikak eta abar; eta hauek barneratuak izan zirela ikusi nai nuen.
Bestalde motibazioaren gaia dugu, taldeko giro ederra mantentzeko ziklista guztiak motibatuak mantentzea garrantzitsua baita. Gure kasuan motibazio-iturri nagusia lehenengo lasterketetan jaso ditugun emaitza onengatik iritsi da. Duela bi asteko sarreran aipatu nuen moduan lorturiko emaitzak bigarren maila batean aurkitzen diren arren, txirrindularien jarreran eragin zuzena dituzte. Zorionez, belodromoan hasi berri dugun denboraldi honetako lehen lasterketetan taldeko txirrindulariek, bakoitzak bere neurrian, emaitza politak eskuratu zituzten. Hori dela eta mutilek beraien esfortzuaren emaitza ikusi zuten eta motibazio faktore oso garrantzitsua bihurtu da taldean.
Etorriko diren lasterketetarako beraz taldea gogotsu dago, eta etorkizunean naiz eta emaitzak ez hain onak izan espero dut beraien motibazio maila mantendu edo igotzeko gai izatea.
Zorte on taldearekin. Antza, entrenatzailea ere ondo motibatuta dago (ezinbestekoa horixe ere!). Agian, interesgarria izan liteke hori ere kontuan izatea, zure motibazioa zelan landu hain goian ez dagoenerako.
ErantzunEzabatu