Hona hemen guraso batzuk azaroko hilabetean beraien seme- alabei eginiko jolas moduko bat. Dinosauro batzuk hartzen dituzte eta ondoren etxeko gela ezberdinetan ipintzen dituzte gauza ezberdinak eginez, esate baterako, sukaldeko janaria nahasi.
Zein da jolas honen helburua? Umeek beraien imajinazio eta harritzeko gaitasunak garatzea da. Gaur egun teknologiak aurrera doaz eta gure gizartean gero eta barneratuago dago hauen erabilera. Honek alde bai positiboak bai negatiboak sor ditzake.
Alde positiboei begiratuz, teknologiaren bidez ikasteko modu berriak sor daitezke, adibidez, ikasgela batean ordenagailu baten bitartez era dinamikoago batean ikasten dute umeek, marrazkiak, irudiak, etab. erabiliz. Denbora-pasa aldetik barietate asko dago; oraingoan mugikorretik zuzenen jolas bat jaitsi dezake eta jolasten hasi.
Alde negatiboak, berriz, aipatu ditudan alde positibo horiek dakarren ondorio txarrak dira. Denbora- pasa horiek azkenean era negatibo batean eragiten umearengan; ez dira kalera ateratzen beste ume batzuekin harremanak izatera, kirola ere gero eta gutxiago egiten dute.
Umeak duen imajinazio hori funtsezkoa da bere garapenerako. Oraindik gogoratzen naiz, haurra nintzelarik, jostailu berri bat izan bezain laster gelara joaten nintzela jolastera. Orduk eta orduk egoten nintzen gelan bakarrik edo nire familiakoekin jostailuekin jolasten, nire historiak sortuz eta primeran pasatzen.
Honekin esan nahi dudana da, imajinazio hori landu egin behar dugula eta horrek gure inguruko baliabide guztiak erabiltzea esan nahi du. Hau lantzen ez dute irakasleak bakarrik esku hartu behar, gurasoek ere zerikusi handia dute. Irakasle izatera iristen naizenean, nire klaseak ahalik eta dinamikoenak izaten saiatuko naiz. Dinamikotasun horrek umeak gauza ezberdinak eta modu ezberdin batean pentsatzea bultzatzen ditu, beraz, beraien imajinazio hori lantzen doa.
Oso polita! Etxerako ideia bat eman didazu.
ErantzunEzabatuZure kasuan, interesgarria litzateke zuk irudikatu ahal izatea hori nola bideratuko zenukeen klasean. Hemen guraso ikuspegia ikusten da (ederto dago hori), baina interesa zure etorkizuneko lanbideak du.
---
Ohar bi:
* Esteka ez dabil
* Neskak ez dituzu kontuan hartzen eta behar zenuke. Erderaz ondo egon liteke esatea "los maestros" edo "los hijos" (egokitasuna beste kontu bat litzateke); baina euskaraz ari garenean "maisuak" edo "semeak" soilik esaten badugu, gizateriaren erdia ideiatik kanpo uzten dugu. Ez al zaizu arraro egiten "mis aitas" entzuten diezunean Bilbo aldekoei?