2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Irakasleon Helburua

Gure bizitza akademiko osoan zehar irakasle asko izan ditugu. Horietako batzuk irakasle onak izan dira, beraien helburua guri irakastea eta balore batzuk transmititzea zen. Beste irakasleen helburua, berriz, gelara iritsi, ikasleei testu batzuk irakurtzen jarri eta ikasleenganako ardura eza erakustea zen.

Betidanik entzun dugu irakasleen lanbidea bokazionala dela. Irakasle izateko ikasketak gauzatzearen arrazoiak askotarikoak izan daitezke, esate baterako, familian bizi izandako egoerak, jende bereziarekin tratua izatea eta beraiei laguntzeko asmoa izatea etab.

Etorkizunari begira, hau da, karrera amaitzen dugunean, honako galdera hau egin behar diogu geure buruari: nolako irakaslea izan nahi dut? Irakasleak, klase emateko garaian, aldez aurretik jakin behar du nolako irakaslea izan nahi duen eta hori ikasleei transmititu.

Gure helburua ikasleak irakaslearengan errespetua eta miresgarritasuna lortzea da eta bideo honetan hauxe ikusten dugu. Bideo honetan agertzen diren irakasle guztiek ikaslearen bihotzeraino iritsi dira eta aipatu dudan miresgarritasun hori lortu dute. 

Badakigu bideoan agertzen diren irudiak filma ezberdinetatik aterata daudela eta fikzioa dela, baina guk benetan lortu nahi duguna fikzio hori errealitate bihurtzea eta ikasleen ametsetako irakaslean bilakatzea da.




1 iruzkin: