Bideo horiek Jordi Evole kazetariak eginiko dokumental baten zatiak dira "Cuestión de Educación" izenekoa. Dokumental osoa Espainiako eta Finlandiako hezkuntzak alderatzen ditu, bien arteko desberdintasunak azalduz eta desberdintasun horien arrazoiak emanez. Baina nik Finlandiako zatian jarri nahi izan dut arreta.

Herrialde honek duen arrakasta alde batetik Gobernuak hezkuntzan duen esku hartzean oinarritzen da. Garrantzi handia ematen hezkuntzari eta arazoak daudenean arazo horiek konpontzen saiatzen dira, esate baterako, eskola batek gela masifikazioaren arazoak baditu ikasleak talde gehiagotan banatzen dira edo ikasle kopuru handia dagoen gelatan irakasle gehiago ipintzen dituzte.
Bestetik, irakasleen lanbidea oso errespetatuta dago. Finlandiako gizartean irakasleak oso ondo ikusita daude eta, ikastetxeetan, zuzendaria da irakasleak aukeratzen arduratzen direnak. Horrek esan nahi duena zuzendariak berarentzat prestatuen dauden irakasleak hartzen dituela lan egiteko. Horretaz gain, gobernuak erreformaren bat egin behar badute hezkuntzarekin lotuta irakasleei galdetzen die erreforma hori egin aurretik, beraiek baitira hezkuntza munduan aritzen direnak.
Arrakastaren beste puntu bat ikasleen gurasoen eta eskolen arteko erlazioa da. Gurasoak beraien seme-alaben gelara joan dezakete irakasleak nola irakasten duen ikustera.
Beraz, hori guztia kontuan izanda, honako hau galdetzen naiz neure buruari: zer izango litzateke horrelako hezkuntza sistema batean lan egitea? Horregatik nire nahietako bat puntu horretara iristea izango litzateke, nire erronka pertsonala.
Hona hemen dokumentalaren bi zatiak:
Saio hori orain dela aste bi ere eman zuten La Sextan; ondo dago eta interesgarriak dira han esaten diren hainbat kontu. Hala ere osotasun batetik begiratu behar litzaiokeela esango nuke. Finlandiako alkoholismo eta suizidio tasak ere, besteak beste, kontuan izan behar direla uste dut
ErantzunEzabatu