Euskara, euskal
biztanleen ikur esanguratsua da eta gehienok baloratzen dugun
hizkuntza da. Gure historiaren eta kulturaren zati handia denez,
zaindu egin behar dugu, partaide izaten jarraitzeko. Euskara baita
bereizten gaituen hizkuntza.
Euskara jakitea
abantaila eta zortea da, horrela, beste hiriko edo herrialdetako
biztanleek baino hizkuntza gehiago hitz egiten ditugu eta. Pribilegiatuak
gara bi edo hiru hizkuntza, gutxienez, ikasten ditugulako txikitatik,
beste hirietan, aldiz, ez. Hau da, gero eta hizkuntza gehiago hitz
egin edo jakitea, hobeto.
Euskarak garrantzia
du, zeren eta gazteek, mutilek eta neskek, gizartean hizkuntza propio
batekin hazi al direlako, baita hezkuntzan ere. Euskararen garrantzia
nabarmena da, abantaila positiboak baino ez ditu ekartzen gure
historiarako, kulturarako, gizarterako, hezkuntzarako…
Lehenik
eta behin hezkuntza eredu desberdinak azalduko ditugu: D eredua dena
euskaraz, B eredua euskaraz eta gaztelaniaz eta A eredua dena
gaztelaniaz. Gaur egun Lehen Hezkuntzan eta DBHn dauden ikasle
gehiengoaren lehen hizkuntza gaztelania da baina, esan beharra dago,
D eredua dela gehien egiten dena, beraz, klasean euskaraz egiten
dute.
Aurrekoarekin
jarraituz, Lehen Hezkuntzan dauden ikasleen gehiengoak klasean
ikaskideekin euskaraz bakarrik ikasten dute, baina DBHkoek, ordea,
gazteleraz hitz egiten dute klasean beren ikaskideekin. Jolas orduan,
bi zikloetako ikasleen gehiengoak egiten du erdaraz ikaskideekin.
Gure ustez klasean daudenean gutxienez, ikasle guztiek euskaraz egin
dezaten bultzatu beharko zuketen irakasleek. Jolas orduan badakigu ez
dela erraza guztiak kontrolatzea.
Irakaslearekin
klase barruan hitz egiten dutenean gehiengoak euskaraz egiten du,
baina badaude erdaraz hitz egiten dutenak ere. Jolas orduan,
gehiengoak euskaraz hitz egiten dio irakasleari baina klasean baina
gehiago hitz egiten diote gazteleraz. Irakasleek gaztelaniaz hitz
egiten uzten badiete, geroz eta gehiago hasiko dira hizkuntza
horretan hitz egiten eta horrek euskararen erabilera murriztu
eragingo du, noski. Beraz, irakasleek beti berarekin gutxienez
euskaraz hitz egiten bakarrik utzi beharko lieke bere ikasleei edo
ikasle ez direnei, hau da, ikastolako edozein umeri.
Horretaz aparte,
ikastola askotan haur hezkuntzatik batxiler arte ikasle guztiak
erakunde edo eraikuntza berdinean batera daude. Hau kaltegarria izan
daiteke euskararen erabilerarentzako. Normalean, haur hezkuntzan
euskaraz batxilerrekoek baino gehiago hitz egiten dute. Denak
kontaktuan egonda, haur txikiak handiagokoengatik influenziatu egiten
dira eta askoz lehenago hasten dira gazteleraz hitz egiten. Hau
nabarmena da generazio berriek aurrekoek baino euskara maila baxuagoa
daukatela ikusi dugulako. Hau ez gerta dadin, irakasleek DBH 3-4ko
eta Batxilergoko ikasleak haurrekin euskaraz egiteko animatu egin
behar dituzte.
Gure
arazoaren faktoreak ugariak dira baina kasu guztietan ez dira
berdinak. Izan ere, zergatiak bi zatitan bana ditzazkegu, alde batetik
orokorrak daude, zeintzuk kasu guztietan zer esan handia duten, haien
artean daude: adina, sexua, hezkuntza eta gizartea. Baina bestalde
kasuan kasuko faktoreak daude, hau da, herria, eskola, testuinguru
linguistiko eta abarren arabera aldatzen direnak.
Beraz
orain aztertu behar dugun gaia faktore orokorren barnean kokatzen da,
gainera oso faktore garrantzitsua da, izan ere aditu askok dioten
moduan hizkuntza kasu askotan gizartearen erreflexua da.
Etxeko
helduenen egoerari dagokionez beraiek jasotako hezkuntza eta
gaztaroan jasan izan zuten egoera zaila kontuan izanik, aipatu behar
da euskara tasa nahiko baxua izan daitekeela, gainera kasu askotan ez
dute euskara egiteko ohitura batere barneraturik. Bestalde, aipatu
behar da
Euskal Herriko kostaldean industria guneek eragindako nekazal exodoak
ere zeresan ugari duela, izan ere espainiar ugari etorri zen Euskal Herrira eta ondorioz
euskara tasa jaitsi egin
zen.
Gaur egun heldu
askok eta askok ez dakite euskaraz hitz egiten eta zoritxarrez beste
askok jakin arren ez dute erabiltzen. Kasu hau gizon zein
emakumezkoetan ematen da, agian emakumezkoetan gehiago. Kasu honen
arrazoi nagusia ohitura falta izan daiteke, gaztaroan debekatua
egonagatik ez zen erabiltzen eta zorionez garaiak aldatu diren arren
ohitura batzuk ez dira aldatu eta bi euskara hiztunen artean
gaztelania entzutea nahiko ohikoa da.
Orain gurasoen kasua
ere aipa daiteke, bertan 40-50 urte bitarteko helduen kasua aztertu
behar dugu. Hauek izan zuten hezkuntza eta familia giroa oso
ezberdina izan zen beraien artean, eta ondorioz ohiturak ere
desberdinak dira. Izan ere, batzuk diktadura garaiko hezkuntza jaso
zuten moduan, beste batzuk ikastolara joateko aukera izan zuten.
Sexuen arteko desberdintasunei dagokionez ere, nahiko ohitura
antzekoak dituzte, hori bai azterketek diotenez emakumeek gizonezkoek
baina euskeraren erabilera gehiago egiten dute.
Gaur egungo ume eta
gazteen aiton-amon eta aita-amen kasuak aztertu ditugu umeen
euskara erabiltzeko ohituran oso paper garrantzitsua dutelako.
Azterketan honen ondorioz esan dezakegu gure etxeko gaztetxoak oso
familia giro ezberdinak izan ditzaketela beraz barietatea ere handia
izango dela. Baina naiz eta familia askoren giroa nahiko erdalduna
izan eta gaztelania izan hizkuntzarik erabiliena, ikastolen
kantitateak eta bertan ikasten duten haurren kantitateak gora egin
du, laburbilduz euskalduntzen prozesu baten alde daudela esan
daiteke.
Umeek ordea beraien
gurasoek ezarri nahi duten euskalduntze prozesu hau ez dute guztiz
aurrera eramaten, litekeena da hezkuntzaren errua izatea edo familia
giroak guk uste baino garrantzi gehiago izatea.
Beraz ulergarria da
umeek etxean etxeko hizkuntza erabiltzea, baina zer geratzen da
etxetik kanpo? Ba egoera eta hizkuntza ez dela aldatzen. Kasu askotan
jakin izan da ume erdaldun askok euskara ikasi arren
irakaskuntzarekin eta eskolarekin bakarrik erlazionatzen dutela eta
ez dutela beraien bizitzarako hizkuntzatzat. Kasu hau bai mutil bai
nesketan ematen da.
Beste
arrazoi garrantzitsu bat moda jarraitzearena izan daiteke, haurrek
gustatzen zaizkien gauzak gaztelaniaz entzun ezkero beraiek ere
honela egingo dute. Mutilen kasuan adibidez kirol probak ikustea oso
gustuko izaten dute orokorrean, batez ere futbola; bertatik jasotzen
duten informazio ia guztia erdaraz jasotzen dute eta beraiek
horregatik ere erdara erabiliko dute. Nesken kasuan ere berdin
gertatzen da, filmekin, musikarekin, kirolekin, jostailuekin eta
abarrekin erlazionaturiko gehiena gaztelaniaz jasotzen dutelako.
Zenbait
azterketek erakutsi duten moduan, eta guk ere lehen pertsonan ikusi
dugun moduan, zoritxarrez bi sexuetako gazteek dute gaztelaniara
jotzeko ohitura. Nesken kasuan ohitura aldaketa hau lehenago eman
daiteke, izan ere nesken garapen psikologiko zein biologikoa lehenago
ematen da eta honek zerikusia du erabiltzen duten hizkuntzan. Baina
oso posiblea da behin etapa hau igarota euskararako itzulera
gertatzea. Mutilen kasuan erdararako prozesu hau ere ematen da, baina
kasu askotan, nesketan ez bezala, ez da itzulerarako prozesua
gertatuko, hots, behin mutilek gaztelania erabiltzeko ohitura
harturik ez dira euskarara itzuliko.
Bideo honetan
Nafarroako Erriberan euskarak bizi duen egoera latza aztertzen du,
eta bertako euskaldunek eta Argia Ikastolak euskal komunitate bat
sortzeko egin dituzten ahaleginak plazaratzen ditu.
Lan honetarako
erabili ditugun erreferentziak honako hauek dira:
Hemen LH
4en eta DBH 2n hizkuntzek duten egoera azaltzen da 2011.
urtean.
-
Esteka
honetan Txingudi Ikastolako euskararen normalizaziorako
proiektua agertzen da.