Bestalde, azaltzen du hezkuntza sistema ez dela egokia. Lehen umeei esaten zieten eskolara joaten baziren, nota honak atera eta gradu bat ikasten bazuten lana edukiko zutela. Baina gaur egun umeek ez dute hori sinisten. Gaur egungo hezkuntza sistema garai desberdin baterako egin zela dio bideoak. Ilustrazioko kulturan sortu zen eta iraultza industrialeko egoera ekonomikoan.
Ondoren modelo intelektuala aplikatu zen eskolan eta bi pertsona mota zeuden. Intelektualak eta intelektualak ez zirenak eskolan arreta jarri ez zutelako edo ikasketetan ain onak ez zirelako. Kasu honetan atentzio maila bajuko sindromeaz hitz egiten du. Ume hauek egunero medikatuta egoten dira eta honek ez die batere honik egiten. Ume hauek lo egongo balira bezala daude eta ondorioz beren imaginazio eta kreatibitatea galdu egiten dute. Umeak medikatuta daudela pasatzen dute bere hezkuntza eta kontrakoa izan beharko litzateke. Ez ditugu anestesiatu edo lasaitu behar, kontrakoa baizik, esnatu behar ditugu beren barnean gertatzen dena ikusi dezaten eta bere kreatibitasuna eta pentsamenduak atera daitezen.
Gaur egungo eskolen egoera ordea horrelakoa da. Haurrak irakaslearen aurrean eserita daude irakasleak esaten duena entzuten. Askotan irakasleak esan behar duena esan eta klasea amaitzen da eta umeek ezin dute bere iritzia eman. Irakasleak esaten duena da egia eta bera, ikasi eta errepikatu behar dena. Modu honetan, haurrek ez dute bere pentsatzeko gaitasuna garatzen, bakarrik memorizatzeko gaitasuna garatzen dute (zerbait garatzekotan). Askotan eskolan ikasten dena segituan ahazten delako.
Aurreikusten diren ideiak oso onak dira. Kontua zera da: nola eman bidea horiei hezkuntza jardunean?
ErantzunEzabatuEspero dut hemendik urte batzuetara horrentzako erantzun praktikoa eman ahal izango didazula (eta orduko irakaslegaiei)