2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Pigmalion efektuaren arazoak saihestuz

        Asteazkenean pigmalionen efektuari buruzko artikulu interesgarri bat irakurri eta aztertu genuen, hemen ikusgai. Pigmalionen efektu edo teoria 1964an eman zen ezagutzera Roshental psikologoaren esperimentu baten bitartez.
        
        Bertan ikasle batzuk bi taldetan banatu zituzten, talde horietako irakasleari ikasle "normal"ak zituela esan zioten eta besteari ordea bere ikasleak ohikoak baino azkarragoak zirela. Ikasturtean zehar bi geletan eman zen materia berbera izan zen baina ikasle “on”en gelan emaitzak nabarmenki hobeak izan ziren. Azterketa honek erakutsi zuen, irakasleek modu inkonzientean tratu ezberdina ematen dietela ikaslei beraiengan duten konfiantza eta itxaropenaren arabera, honek beraien errendimenduan erreflexu nabarmena izanez.
       
        Laburbilduz, pigmalionen teoriak azaltzen duena irakasleek beraien ikasleekiko dituzten itxaropenak baldintzatuz hauek hartzen duten jarrera ezberdina dela. Jarrera honek emaitza positiboak eta negatiboak ditu, aipatu dudan moduan ikasle “onei” modu ezberdinean tratatzen zaie modu inkonszientean: afektitate gehiagorekin, sarituz, zorionduz eta abar; hori dela eta beraien emaitzek gora egiten dute. Baina alderdi negatiboa ere aurkitzen da ikasle “normal” ekin izango den jarrera ez da berbera, ez zaie modu berean tratatuko eta hori dela eta beraien emaitzak ez dira hain onak izango.
 
        Teoria honek noski arazo ugari sortzen ditu. Lehenik irakasleak emandako tratuaren arabera ikasleak taldeetan klasifikatuak izango dira eta hezkuntza ezberdina emango zaie, honela irakaskuntza selektiboa bihurtuz, honek esperimentuak azaltzen duen moduan beraien errendimendu eta emaitzetan eragin zuzena izango du eta beraz ikasleen etorkizuna eta hezkuntza baldintzatuko da, hezkuntza ez justu bat emanez. Arazo hau ekiditeko, taldeen antolamendua ez da ikasle bakoitzaren kapazitateen arabera egin behar noski eta irakasleari ez zaio bere ikasleen kapazitate egoki edo ez egokietaz ezertxoere esan behar.
 
        Bestalde, ikasgeletan eman behar den hezkuntza berbera izan behar du, ezin dira ikasle “on”ekin zentratu eta “kaxkar”ragoak direnak alde batera utzi edo tratu ezberdina eman. Ikasgela batean denei hezkuntza berdina eman behar zaie eta noski batzuei besteei baino gehiago kostako zaie edukiak barneratzea. Kasu hauetan ikasle hauekin ere zentratu beharra dago, baina iruditzen zait ikasle guztiekiko inplikazio bera izaten saiatu behar duela irakasleak, honekin esan nai dut irakasleok ikasle bakoitzari denbora itarte bat eman behar diegula baina inoiz ez tratu berezia emanez.
 
        Izan ere, aipatu dudan tratu berezi honek arazo ugari sor ditzake ikaslearengan. Ikasleak, behar bezalako atentzio ez jasotzean motibazio galduko du eta muturrera eramanez eskola frakasoa azal daiteke; arazo hau ez gertatzeko ikaslea motibatu beharra dago eta hau bere gaitasunak nabarmenduz lortuko da. Horretarako zenbait ekintza antolatzea egokia da, modu batean ikasleak duen jakintza erakutsi dezala eta irakasle moduan joka dezala bere ikaskideei irakatsiaz. Irakasle bihurtzen naizenean ikasle guztiak ikasteko eta irakasteko motibatuak izaten saiatuko naiz, izan ere iruditzen zait umeari bultzadatxo txiki bat emanez berak duen guztia ateratzea lortu daitekela. Dudan pentsamendu hau azaltzeko, aipu hau oso egokia iruditzen zait: “Emaiozu zentimetro  bat umeari eta erregela bat sortuko du"(Sam Lévenson)
 
         Bestetik ikasleen arteko gatazkak ere sor ditzake tratu ezberdin honek, beraien artean ezberdin ikusteak ez die batere onik egingo beraien erlazioei. Arazo hauek saihesteko ikasle guztiekiko jarrera berbera izan behar du talde osoa aurkitzean irakasleok, ondoren ikasle bakoitzarekin denbora tarte berdina izaten saiatu beharko genuke, hau da, gela osoari azalpenak egin ondoren banaka joan ikasleei azalpenak ulertu dituzten galdetzen eta ulertu ezean berriro azalduz.

1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Zurean esperimentaziorako egiten den banaketan zentratzen zara eta (teorian) horrelakorik ez da egiten. Izan ere Gaztela-Mantxan abiatu nahi izan zuten errendimendu handiko batxillergoa ezin izan dute zabaldu, "errendimendu handiko ikasleek" ez dutelako bertara joan nahi izan.
    Beste kontu bat ere badago, irakasleok gure subjetibotasunetik egiten ditugun sailkapenak -zuk ere egingo dituzunak-. Arazoa hortxe dago eta hori nola kudeatu.




    ErantzunEzabatu