Pigmalion efektuaren eraginez hainbat mezu positibo edo negatibo bidali ditzazkegu pertsona bati. Efektu hau hezkuntza arlorekin ere erlazionatzen da. Irakasleek ikasleei inkonszienteki mezuak bidaltzen dizkiete eta hauek hainbat ondorio ekar ditzakete.
Ondorio horietako batzuk honako hauek dira: irakasleek tratu desberdina ematea ikasleei, emaitza txarragoak izatea ikasleen artean, gelakideen arteko gatazkak, maisu eta maistrek ikasleak klasifikatzea eta irakasleak ikasleen etorkizuna baldintzatzea.
Irakasle gehienek, nahiz eta ez ohartu, zenbait ikasle nahiago dituzte beste batzuk baino. Irakasleak emaitza onak ateratzen dituzten ikasleei tratu hobeagoa ematen diete. Emaitza txarrak ateratzen dituztenekin, ordea, tratu okerragoa ematen diete.
Tratu horrek duen eragina umeengan asko baldintzatzen du hauen etorkizuna. Irakaste prozesu horretan irakasleak mezu negatiboak bidaltzen baditu umeak,agian, mezu negatibo hori barneratzea lortuko du eta ez du lortuko bere etekin guztia kanpora ateratzen.
Esan dudan bezala, klasean emaitza kaxkarragoak lortu eta gelakideen artean gatazkak sortu dira. Ikasle batek bere gelakide bat bera baino nota hobeagoa atera duela eta gainera irakasleak zoriondu egin duela ikusterakoan, bera, nota okerragoa ateratzean eta irakasleak bere emaitza txarra aurpegira botatzean, gaizki sentituko da. Ikasle horrek argi ikusten du ez duela bere gelakideen tratu berdina jasotzen eta besteekin haserretzea dakar horrek.
Horren konponbidea irakasleek ikasle guztiekin tratu berdina edukitzea da. Irakasleek argi izan behar dute hasieratik ezin dutela ikasleak bereizi, berdinak izan behar dute denekin. Betidanik egon dira klasean ikastea erraza egiten zaien ikasleak, baina irakasleak ez du ume horretan bakarrik zuzendu behar atentzio guztia, baizik eta bai ume horiei eta bai okerrago ematen zaien ikasleei esfortzu eta denbora berdina eskeini.
Eta nola lortuko du irakasle batek i"tratu berdina" izatea kasle desberdin guztiekin, asmo, motibazio, beharrizan, bizipen eta ezagutza desberdinak dituztenekin?
ErantzunEzabatu