2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

Pigmalion efektuaren arazoen konponbidea

Pigmalion efektua irakasleek ikasleengatik dituzten itxaropenen ondorioz sortzen da. Itxaropenak onak direnean pigmalion efektu positiboa dakar baina, itxaropena txarra baldin bada efektu negatiboa izango du ikaslearengan. Hauek dira planteatu ditugun arazoak:

- Irakasleak ikasleei emandako tratua ez da berdina. 
- Ikasleak klasifikatuta daude.
- Pigmalionen efektu negatiboaren ondorioz emaitzak txarragoak izango dira.
- Ikasleen arteko gatazkak sortu daitezke irakasleak batzueri atentzio gehiago ematen dielako eta besteei ez.

Esan beharra dago pigmalionen efektua inkonszienteki egiten dutela irakasleek. Beraz ez da erraza izango arazo horiei aurre egitea. 

Arazo hauek konpontzeko lehenengo pausoa ikasleak ez klasifikatzea da. Denak berdin tratatu behar ditu irakasleak eta denei klasean parte hartzeko aukera eman. Beti ikasle berdinei galdetu ordez beste ikasleei ere galdetu behar die. Modu honetan ikasle guztiak egongo dira arretan eta emaitzak ez dira txarragoak izango pigmalionen efektu negatiboaren ondorez. Hortaz aparte, ikasleak ez dira beraien artean borrokatuko irakasleak batzueri besteei baino atentzio gehiago ematen dielako.

Lehen esan dudan bezala, efektu hau inkonszienteki egiten du irakasleak, beraz oso garrantzitsua da irakaslea konziente izatea ikasleak nola tratatzen dituen denak berdin tratatzeko eta denei atentzio berdina emateko.

1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Esan beharra dago pigmalionen efektua inkonszienteki egiten dutela irakasleek. Beraz ez da erraza izango arazo horiei aurre egitea diozu; zalantza barik oso interesgarria eta orain arte gutxik aipatu dute hori. Orain kontua zera da, nola egin aurre horri? Ematen duzuna baino erantzun sakonagoak aurkitzen saiatu behar zenuke. Nola egingo gara "kontziente"?
    Bestalde denak "berdin" tratatzearen inguruan aritzen zara zu ere (askoren moduan). Batetik, hori ezinezkoa litzateke; bestetik, ez luke zentzurik izango (batentzat nahikoa eta sobera dena beste batentzat gutxiegi izan balitzateke).

    ErantzunEzabatu