Aurreko asteko astelehenean hilak
7, Balear Irletako zenbait eskola publikoetako maisu maistrek 15 egunez
zuten greba amaitutzat jo ez zuten arren, ikasgeletara itzultzeko erabakia
hartu zuten, egun luzez luzatu eta komunikabideetan oihartzuna izan duen greba
honi "Marea berdea" deitu zaio. Baina ez da izen honez deitzen
zaion lehen greba, izan ere izen hau erabili da 2011tik aurrera gobernuak
eginiko murrizketen aurka egin den greba orori.
Greba honen hasiera iralaren 16an
izan zen, Balear Irletako eskola (unibertsitateak ez) bueltaren lehen egunean,
jakin izan da lehen egun honetan irakasleen %91ak egin zuela greba.
Grebaren zergatia ez da bakarra,
baina badago arrazoi nagusi bat; izan ere, José Ramón Bauzáren (Partidu
Popularra) gobernua sistema trilingüe berria ezarri du irletan, sistemak
honetan katalanez eman beharreko orduak gutxitzen dira eta ingelesari eman
beharrekoak gehitu, esan daiteke Wert ministroak ezarri nai duen LOMCE lege
organikoaren antzekoa dela baina ez hain muturrekoa. Aipatu dudan moduan, lege
honen onarpena da grebaren arrazoi nagusia baina zergati gehiago ere badaude;
izan ere murrizketak ere ugariak izan dira: soldatetan, garraio beketan eta
jangeletan. Beste arrazoi sendoetako bat, lege berri baten agerpena da zein
onartu geratzen bada 10.000 euroko isunak ezarriko diren katalan ikurriña
hezkuntza zentroetan izateagatik.
Greba honen konbokatzaileak Assemblea de Docents de les Illes Balears
eta Crida plataforma izan ziren, eta jarraitzaile
bat aipatzeagatik Sindicat d´Estudiants dels Paisos Catalans
(SEPC).
Zenbait guraso ere greba honen
aldeko jarri dira eta irakasleak apoiatzeko beraien umeak ez dituzte eskolara
eraman egun hauetan, zenbait politikari astindu dituen erabakia izan dena,
Balearretako diputatu batek beraien umeak eskolara eramaten ez
dituzten gurasoei kustodia kentzeko mehatxua egin zuen,
adibidez.
Esan dudan moduan urriak 7
irakasleek ikas geletara itzultzeko erabakia hartu zuten baina garbi esan zuten
greba ez zutela amitutzat ematen. Emaitza esanguratsu moduan aipatu behar da
kontu korronte bat ireki zela greban zeuden irakasleen alde eta 200.000 euro
pilatu zirela.
Ikuspegi politikotik eta sindikaletik oso interesgarria egiten zait eta bideoa ere bai. Hala ere "kritika" bat egin behar nioke. Zuk hemen erakusten duzun ikuspegia politikoa edo sindikala da, ez dauka loturarik irakasle ikuspegiarekin. Helburua horixe lantzea denez, hurrengoan ikuspegi horretatik saiatu zaitez idazten.
ErantzunEzabatu