2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

Irakasleari Elkarrizketa

   Aurreko egunean nire batxilerreko irakasle batekin geratu nintzen irakasle bizitzari buruzko elkarrizketa bat egiteko. Irakasle honek, Mikelek, batxilerren eta DBH-n klase ematen du eta hainbat urte daramatza lanbide honetan.

   Mikelekin goizeko zortziretan geratu nintzen elkarrizketa egiteko. Lana dela eta ezin izan zuen beste momentu baten geratu al izan. Laskorain Ikastolara gerturatzen ari nintzanean oroitzapenak nire burura etorri ziren. Batxilerra bukatu nuenetik ez nintzan bueltatu ikastetxera. Ikastolan txikitatik ibili naiz eta nire bizitza guztia or aritu naiz ikasten eta lagunak egiten. Beraz, oso pozik nengoen berriz bueltatzean.

   Elkarrizketatu behar nuen irakaslearen mintegirantz nindoala nire irakasle izandako askorekin aurkitu nintzen. Beraiekin aritu nintzen hitz egiten nire bizitzari buruz eta beraiek beraiena kontatzen zidaten. Gehienak ikastolara zer dela eta azaldu nintzen galdetu zidaten eta nik nire egoera azaldu nien, hau da, Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari nintzela eta lan bat egin behar nuela.

   Mikelekin aurkitzerakoan biok eskua eman ginan eta kafe bat hartzera gonbidatu nuen. Bidetik gindoazela klaseak zer moduz zijoazen galdetu nion eta beak ikasten ari nintzen graduari buruz galdetzen zidan. Bere bulegora bueltatu ginenean batxilerren izandako beste irakasle batekin topatu nintzen, Milagros.

   Behin elkarrizketa egiten hasi behar nuenean nahiko urduri nengoen. Baina hasi eta gero nire urduritasun guztia hegan joan zen eta bi irakasleri egin nien elkarrizketa. Galderak egiten nijoan einean irakasleek beraien esperientziak eta bizipenak kontatzen zidaten inungo beldurrik gabe. Egia esan munduko askatasun guztiakin hitz egiten nengoen Mikel eta Milagrosekin eta arraroa egin zitzaidan baina oso alai ere.

   Beraien esperientziaz eta formakuntzaz gain beste hainbat gai jorratu genituen, esate baterako, gaur egungo hezkuntza sistemari buruz, LOMCE-k ekarriko dituen aldaketak eta beste hainbat.

   Bigarren kafea bukatzen gindoazen einean elkarrizketa ere bere amaierara iristen ari zen. Pena eman zidan irakasleen eta nire arteko solasaldi hura bukatzea. Elkarren artean besarkada bat eman ginan eta elkar agurtu. Berriz bueltatuko nintzala zin egin nien eta halaxe espero dut. Nork daki nola bueltatuko naizen Laskorain Ikastolara baina ziur nago ez dala azken aldia izango.

 

1 iruzkin:

  1. Irakurri dut.
    _______________
    Zure kasuan interesgarria izan daiteke irakasle bakar batekin noizbait ere egotea; eurak, Mikel eta Milagros, oso-oso konpintxeak ez badira, baliteke sakontasun gutxiagoz hitz egin izana.

    ErantzunEzabatu