2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

IRAKASLEAREKIN SOLASALDIA


Duela aste pare bat izan genuen irakasle miresgarri bati elkarrizketa egin behar geniola esan zigutenean automatikoki pentsatu nuen irakasle batengan eta elkarrizketa berari egitea erabaki nuen.

              Hori dela eta, joan den ostiralean lehen hezkuntza egin nuen ikastolara gerturatu nintzen aspaldiko partez. Hasieran ez nekien nire soinketako irakasle izan zena eskolan aurkituko zen edo ez, izan ere 6ak aldera gerturatu nintzen eta ez zegoen klaserik ordurako. Atezainari Josune ikusi zuen galdetu eta kafetegira hurbiltzeko esan zidan. Urduri kafetegian sartu eta han ikusi nuen Josune urte luzez nire soinketako irakasle izan zena. Nahiz eta berarekin azken klasea duela urteak eman izan, 6 mailan azkena, ordu ezkeroz kaletik ikusi dut eta gehienetan beti geratu izan gara hitz egiten, beraz bazuen nire berri eta gogoratzen zen niretaz. Agurtu ondoren nire asmoen berri eman nion eta ez zuen inolako oztoporik jarri eta oso interesaturik aurkitu nuen lehen unetik, poza eman zion nik ere bere bide berdinak jarraitzea magisteritza ikasketak egiten. Hamar bat minutuko elkarrizketaren ondoren hurrengo ostiralerako geratu ginen (urriak 18).

Esan dudan moduan duela bi egun berriro ere gerturatu nintzen ikastolara eta bertako kafetegira non mahi batean eserita grabagailua piztu eta hitz egiteari ekin genion. Elkarrizketa zuzen bat izan beharrean nik gai bat proposatzen nuen eta nire irakasle izan zenak bere esperientzia eta ikus puntuaren berri ematen zidan. Solasaldi oparo baten ostean agurtu eta edozein laguntza behar nuelarik arazorik gabe gerturatzeko edo deitzeko esan zidan, hori bai pena eman zion nik ikastolan praktikak egiteko aukera ez izatea.

1 iruzkin:

  1. Beste toki batetik kopiatutakoari KENDU FORMATUA
    ---
    Irakurri dut
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu