Artikulu honetan ikusitakoa, “pigmalion efektua” da. Pigmalion efektua hau, bi motatakoa izan
daiteke, positiboa ala negatiboa, eta kezkatzen gaituena efektu negatiboa da,
zeren eta hezitzaileek ikasle batzuengan itxaropenak ez dituenean konfiantzarik
ez du jartzen baita jarrera desberdina da, eta honen emaitzak txarrak izango
dira. Baita ere, kontrako efektua gertatzen da, hau da, efektu positiboa.
Honetan, irakasleek ikasleengan itxaropen handia dituenean, konfiantza handia
jarriko du ikasle honetan eta tratu desberdina emango dio eta honen emaitzak
hobeak izan daitezke. Pigmalion efektu hau, ez da kontzienteki egiten,
inkontzienteki baizik.
Artikulutik ateratako arazoak hauek dira: irakasleek ikasleen etorkizunean
baldintzatzen dute, irakasleek emandako tratua ez dela berdina ikasle
guztietan, ikasle hauek klasifikatuta daude, hau ikusi ondoren ikasleen arteko
gatazkak egon ahal dira eta honen ondorioz, ikasle batzuen emaitzak txarrak
izango dira.
Egin behar dugun lehenengo gauza, denok berdina direla jakitea da. Ez
dagoela ikasle batek beste baten gainetik. Hemendik hasita, tratu hobea izan
duten ikasleek, tratu berezi hori kentzea izango da. Edo aldrebes izan daiteke,
tratu berezia izan ez dutenek, besteen parekan jartzea. Horrela denok tratu
berdina izango dute. Kontuan hartu behar dugu, pigmaleon efektua hau
inkontzienteki gertatzen dela, orduan, oso adi egon behar gara egiten ditugun
ekintzetaz. Nire ustez, ezin dugu ikasleei klasifikatu; ikasle onak eta ikasle
txarrak. Esan dudan moduan, berdinak dira eta gure laguntza denok behar dute.
Ezin dugu daukanari, besteei baino gehiago eman, hau da, ikasle baten emaitzak onak
izaten badira, laguntza eskainiko diogu, baina beste baten emaitzak, hain onak
izaten ez badira, besteari baino laguntza gehiago eskaini behar diogu. Baina,
tratuari dagokiona, guztiontzat berdina izan behar da, horrela, aipatutako arazo
gehienak ez ziren agertuko, ikasleen arteko inbidiak eta ondorengo gatazkak.
Amaitzeko eta esan dudan moduan, efektu hau (positiboa nahiz negatiboa)
inkontzienteki gertatzen dela, orduan oso zaila da gure etorkizunean ez
gertatzea. Horregatik ahaleginak egin behar ditugu gure ekintzak, eremu
guztietan, kontzienteki egitea.