2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

Pigmalion Efektua: Arazoak eta Irtenbideak


Artikulu honetan ikusitakoa, “pigmalion efektua” da.  Pigmalion efektua hau, bi motatakoa izan daiteke, positiboa ala negatiboa, eta kezkatzen gaituena efektu negatiboa da, zeren eta hezitzaileek ikasle batzuengan itxaropenak ez dituenean konfiantzarik ez du jartzen baita jarrera desberdina da, eta honen emaitzak txarrak izango dira. Baita ere, kontrako efektua gertatzen da, hau da, efektu positiboa. Honetan, irakasleek ikasleengan itxaropen handia dituenean, konfiantza handia jarriko du ikasle honetan eta tratu desberdina emango dio eta honen emaitzak hobeak izan daitezke. Pigmalion efektu hau, ez da kontzienteki egiten, inkontzienteki baizik.

Artikulutik ateratako arazoak hauek dira: irakasleek ikasleen etorkizunean baldintzatzen dute, irakasleek emandako tratua ez dela berdina ikasle guztietan, ikasle hauek klasifikatuta daude, hau ikusi ondoren ikasleen arteko gatazkak egon ahal dira eta honen ondorioz, ikasle batzuen emaitzak txarrak izango dira.

Egin behar dugun lehenengo gauza, denok berdina direla jakitea da. Ez dagoela ikasle batek beste baten gainetik. Hemendik hasita, tratu hobea izan duten ikasleek, tratu berezi hori kentzea izango da. Edo aldrebes izan daiteke, tratu berezia izan ez dutenek, besteen parekan jartzea. Horrela denok tratu berdina izango dute. Kontuan hartu behar dugu, pigmaleon efektua hau inkontzienteki gertatzen dela, orduan, oso adi egon behar gara egiten ditugun ekintzetaz. Nire ustez, ezin dugu ikasleei klasifikatu; ikasle onak eta ikasle txarrak. Esan dudan moduan, berdinak dira eta gure laguntza denok behar dute. Ezin dugu daukanari, besteei baino  gehiago eman, hau da, ikasle baten emaitzak onak izaten badira, laguntza eskainiko diogu, baina beste baten emaitzak, hain onak izaten ez badira, besteari baino laguntza gehiago eskaini behar diogu. Baina, tratuari dagokiona, guztiontzat berdina izan behar da, horrela, aipatutako arazo gehienak ez ziren agertuko, ikasleen arteko inbidiak eta ondorengo gatazkak.

Amaitzeko eta esan dudan moduan, efektu hau (positiboa nahiz negatiboa) inkontzienteki gertatzen dela, orduan oso zaila da gure etorkizunean ez gertatzea. Horregatik ahaleginak egin behar ditugu gure ekintzak, eremu guztietan, kontzienteki egitea.

1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    INONDIK KOPIATUTAKOARI KENDU FORMATUA
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Hemendik hasita, tratu hobea izan duten ikasleek, tratu berezi hori kentzea izango da. Edo aldrebes izan daiteke, tratu berezia izan ez dutenek, besteen parekan jartzea diozu; bigarrena positiboagoa; ez dok?

    ikasle baten emaitzak onak izaten badira, laguntza eskainiko diogu, baina beste baten emaitzak, hain onak izaten ez badira, besteari baino laguntza gehiago eskaini behar diogu diozu. Baina ez ote litzateke hori arazoa betikotzea "zuk ezin duzunez, nik gehiago lagunduko dizut" eta ikaslearen helburua ez dauka zertan izan irakaslearenak. Agian irakasleak nahi izango du ikasleak ariketak ondo egitea eta ikaslearena helduren batek kasu egitea berari. Ikaslearen helburua horixe bada, agian, ez zaio komeniko ariketak ondo egiten ikastea.
    Horregatik ahaleginak egin behar ditugu gure ekintzak, eremu guztietan, kontzienteki egitea diozu. Nola egiten da hori, baina? Begiak itxita eta fuerte-fuerte pentsatuta ez dago lortzerik-eta.
    Azken galdera horri erantzuna ematen diozunean asko ikasiko duzu eta asko izango duzu irakasteko!

    ErantzunEzabatu