2013(e)ko urriaren 26(a), larunbata

Hezkuntza sistema argazki batean

         Argazki hau oso interesgarria iruditu zaigu. Ikusten dugunez, gaur egungo hezkuntzan askotan gertatzen den edo ia beti gertatzen den egoera bat agertzen da argazki honetan. Hemen Alrbert Einsteinen esaldi bat irakurri dezakegu: "Mundu guztia da genio bat. Baina, arrain bat zuhatz batera igotzeko duen gaitasunagatik ebaluatzen baduzu bere bizitza osoa pasatuko du inozo bat dela pentsatzen."

          Illichek esaten zuen bezala, eskola konpetentzia bat bezala da.Ikasketetarako erraztasunak dituztenak beti irabaziko dute eta irabazle sentituko dira eta, ikasketetan hain ondo ez doazenak, ordea, beti galtzaile sentituko dira eta azkenean ez dute hobetuko. Estankatuta geratuko dira.

          Esan daiteke pigmalionen efektua ere emen sartu daitekeela. Irakasleek ikusten dute zeintzuk diren ondo doazen ikasleak eta gaizki doazenei lagundu ordez nota hobeak dituzten ikasleei arreta gehiago jartzen diete. Agian ez da irakasleen errua hau inkonszienteki gertatzen delako baina okerrago doazen ikaslek laguntza gehiago behar dutela ere pentsatu eta jakin behar dute.

          Ikasle batzuk erraztasunak dituzte arlo batean eta beste batzuk beste arloren batean. Horregatik irakasleak argi eduki behar du bere ikasle bakoitzak zein gaitusun dituen. Batzuetan ikasle batek beste ikasle batek baino denbora gehiago behar du gauzaren bat asimilatzeko. Ondorioz, motelago doan ikasle horri pixkanaka (ariketa simpleagoak eginez) irakatsi behar zaio. Modu honetan beste ikasleen nibelera iritsiko da. Denei ariketa berdina jartzen badiogu, erraztasunak ez dituztenak atzean geratuko dira eta ez dute ezer hobetuko. Beraz, esan dugun bezala, alro batean motelago doazen ikasleei progresiboki irakatso behar diegu ariketa besteen mailara iritsi daitezen.

1 iruzkin:

  1. Irakurri dut.
    Lauron izenak agertzen dira, baina honek ez du ematen lau lagunen lana denik. Baloratu behar dudanez lauren lan baten moduan, balorazioa baxuagoa izango da, lau lagunek gauza konplexuagoak eta garatuagoak egin behar bailituzkete.
    -
    Bestela, interesgarria da hor ikusten dudana. Ariketa sinpleagoen bitartez irakatsi beharraz hitz egiten duzue; baina ez al litzateke irtenbide hobea bestela irakastea. Motelago doana zergatik doa motelago? Motelagoa delako ala irakasteko moduak moteltzen duelako?

    ErantzunEzabatu