2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata

Zer da LOMCE?

LOMCE Hezkuntza eta Kulturako Jose Ignacio Wert ministroak proposatu duen Hezkuntza legea berria da. Lege berri honek eztabaida handia sortu du hezkuntza arloan. Boterean dagoen gobernu eskuindarrak indarrean jarri nahi du. LOMCE-ren  lehen zirriborroa publiko egin zenean gizartearen hainbat alderdi, esate baterako, ezkerrekoak, sindikatuak, guraso elkarteak eta eskola publikoetako irakasle eta ikasleek erreforma honen kontra agertu ziren. Erreforma honen kontrako hainbat greba egin . Jarraian erreforma honi buruzko 10 puntu azalduko dizkizuegu:
1.       Erlijioa edo Herritartasuna. Ikastetxeetan bi ikasgai hauen artean erabaki behar izango da ikasgai espezifiko bezala. Erlijioa ikasteko gurasoen edo tutore legalaren baimena izan beharko du ikasleak.
2.       Euskara bigarren mailara jaitsi. Gaztelania bihurtuko da ikasteko lehenengo hizkuntza. Euskara hizkuntza bigarren mailara jaitsiko da eta hautazkoa izango da. Euskal Herrian euskara gure ama hizkuntza da eta hizkuntza hau bigarren mailara jaistea ez da bidezkoa.
3.     Gobernuaren parte hartze handiagoa. Gobernuak ikastetxeetan eman beharreko arloak finkatuko ditu bai derrigorrezkoetan bai espezifikoetan. Horrela Autonomia Erkidego bakoitzak eskubide gutxiago izango ditu ikastetxeetan eman beharreko gaiak erabakitzerako orduan.
4.       LH, DBH amaitu ondorengo azterketa. Hezkuntza maila batetik bestera pasatzeko kurtso bukaeran azterketa global bat egin behar dute. Azterketa ez gainditzean ezin duzu hurrengo kurtsora pasa.
5.       Sexu bereizketa. Garai batean klaseak sexuaren arabera banatzen ziren. Erreforma honen helburua egoera horretara bueltatzea da hainbat arrazoiengatik, adibidez, kontzentrazio falta. Gaur egun hori ez zaigu burutik pasatzen berdintasunaren alde borrokatzen ari garelako.
6.       Bereizketa intelektuala. Aldez aurretik esan beharra dago umeak ezin direla azkarrak eta ez azkarren artean banatu. Lege honekin horixe gertatuko litzateke. Klaseetan banatuko dira ume bakoitzaren adimenaren arabera eta horrek ez du lagunduko ikasleen garapenean.
7.       Ez du hezkuntzaren garapena bermatzen. Lege honek ez du hezkuntza funtsezko eskubidetzat hartzen hainbat arrazoiengatik: ez ditu baliabide nahikoak erabiltzen umeen heziketarako, ez du ume guztien arrakasta baieztatzen eta ez ditu gure herrialdeko hezkuntzarako irtenbideak aurkezten.
8.       Zuzendaritzaren gehiegizko boterea. Erreforma honek esan nahi duena da zuzendaritzak erabakiak hartzerako orduan beraiek izango direla garrantzi gehiena izango dutenak, hau da, nahiz eta irakasle eta guraso batzordeei galdetu zuzendaritza izango da azken hitza izango duena.  
9.       Bekak bueltatu behar izatea. LOMCE-ko erreformak gogortu egiten ditu bekak eskaintzeko eskubideak, hauek lortzea esfortzu akademikoarekin lotzen ditu eta. Ikasleak ez badu bere kredituen % 50 gainditzen beka bueltatu behar izango du.

10.   Konstituzioa ikasi beharra. Beste ikasgai batzuk derrigorrezkoak izateaz gain konstituzioa ikastea ere beharrezko bihurtuko litzateke.

1 iruzkin:

  1. Inondik inora ez pentsa nik LOMCEren aldeko naizeik, baina zuen testuak horretara narama.
    Gurasoak grebak egin dituzte? Guraso grebak?!
    1 Erlijioa ez da derrigorrezkoa (18. artikulua irakurri)
    2 Aldea galanta dago euskaratik frantsesera.
    3 Hezkuntzara diru gutxiago bideratu ala ez, ez dio legeak. Agian, diru gehiago ere bideratu lezakete. Baina horrek ez luke legea on bihurtuko.
    5 Nondik nora? Erakusgarriak falta dituzu, legeak ez baidu esaten horixe egin behar denik.
    ...eta abar.

    Militantziarako diskurtsua sortu bhear duzu(e)la uste baduzu(e); horixe ondo oinarrituta egin behar duzue; bestela karrokada gezur esan daitezke, benetako helburua horixe izan gabe.
    Bestela, legeetan-eta aztertzea latzegia bada, pentsa zu(e)k zer egin dezakezu(e)n irakasle bezala, gauzak egiten direna baino hobeto egiteko; eta horri buruz ipentsatu, hausnartu eta idatzi.

    ErantzunEzabatu