2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata

Zer da LOMCE?

LOMCE Hezkuntza eta Kulturako Jose Ignacio Wert ministroak proposatu duen Hezkuntza legea berria da. Lege berri honek eztabaida handia sortu du hezkuntza arloan. Boterean dagoen gobernu eskuindarrak indarrean jarri nahi du. LOMCE-ren  lehen zirriborroa publiko egin zenean gizartearen hainbat alderdi, esate baterako, ezkerrekoak, sindikatuak, guraso elkarteak eta eskola publikoetako irakasle eta ikasleek erreforma honen kontra agertu ziren. Erreforma honen kontrako hainbat greba egin . Jarraian erreforma honi buruzko 10 puntu azalduko dizkizuegu:
1.       Erlijioa edo Herritartasuna. Ikastetxeetan bi ikasgai hauen artean erabaki behar izango da ikasgai espezifiko bezala. Erlijioa ikasteko gurasoen edo tutore legalaren baimena izan beharko du ikasleak.
2.       Euskara bigarren mailara jaitsi. Gaztelania bihurtuko da ikasteko lehenengo hizkuntza. Euskara hizkuntza bigarren mailara jaitsiko da eta hautazkoa izango da. Euskal Herrian euskara gure ama hizkuntza da eta hizkuntza hau bigarren mailara jaistea ez da bidezkoa.
3.     Gobernuaren parte hartze handiagoa. Gobernuak ikastetxeetan eman beharreko arloak finkatuko ditu bai derrigorrezkoetan bai espezifikoetan. Horrela Autonomia Erkidego bakoitzak eskubide gutxiago izango ditu ikastetxeetan eman beharreko gaiak erabakitzerako orduan.
4.       LH, DBH amaitu ondorengo azterketa. Hezkuntza maila batetik bestera pasatzeko kurtso bukaeran azterketa global bat egin behar dute. Azterketa ez gainditzean ezin duzu hurrengo kurtsora pasa.
5.       Sexu bereizketa. Garai batean klaseak sexuaren arabera banatzen ziren. Erreforma honen helburua egoera horretara bueltatzea da hainbat arrazoiengatik, adibidez, kontzentrazio falta. Gaur egun hori ez zaigu burutik pasatzen berdintasunaren alde borrokatzen ari garelako.
6.       Bereizketa intelektuala. Aldez aurretik esan beharra dago umeak ezin direla azkarrak eta ez azkarren artean banatu. Lege honekin horixe gertatuko litzateke. Klaseetan banatuko dira ume bakoitzaren adimenaren arabera eta horrek ez du lagunduko ikasleen garapenean.
7.       Ez du hezkuntzaren garapena bermatzen. Lege honek ez du hezkuntza funtsezko eskubidetzat hartzen hainbat arrazoiengatik: ez ditu baliabide nahikoak erabiltzen umeen heziketarako, ez du ume guztien arrakasta baieztatzen eta ez ditu gure herrialdeko hezkuntzarako irtenbideak aurkezten.
8.       Zuzendaritzaren gehiegizko boterea. Erreforma honek esan nahi duena da zuzendaritzak erabakiak hartzerako orduan beraiek izango direla garrantzi gehiena izango dutenak, hau da, nahiz eta irakasle eta guraso batzordeei galdetu zuzendaritza izango da azken hitza izango duena.  
9.       Bekak bueltatu behar izatea. LOMCE-ko erreformak gogortu egiten ditu bekak eskaintzeko eskubideak, hauek lortzea esfortzu akademikoarekin lotzen ditu eta. Ikasleak ez badu bere kredituen % 50 gainditzen beka bueltatu behar izango du.

10.   Konstituzioa ikasi beharra. Beste ikasgai batzuk derrigorrezkoak izateaz gain konstituzioa ikastea ere beharrezko bihurtuko litzateke.

2013(e)ko irailaren 21(a), larunbata

Argazki Esanguratsua

Hemen ikusten duzuen argazki hau blogera igo dugu bertan oso esaldi esanguratsua agertzen da eta. Guretzat funtsezko da irakasle batek umeei irakasten jakin nahi izatea, baina horrek ez du esan nahi irakasleak ikasten jarraitu behar ez duenik. Jakintzak ez du mugarik eta oraindik gutxiago irakasleentzat, beraiek dira eta umeen heziketaz arduratzen direnak eta.


2013(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Hezkuntza Eskubidea

 Hona hemen gure lehengo bideoa.
 
 Bideo honetan, ikus dezakegu hezkuntza eskubidea oso garrantzitsua dela, baina mundu guztia ezin duela aprobetxatu.   Hainbat datu ikaragarriak  ematen dizkigu, adibidez, oraindik ehun ta hamabost milioi haur daudela eskolatugabe.




2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

TED


Web orrialde honetan konferentzia ezberdinetako bideoak agertzen dira. Mundu honetako pentsatzaile eta ekintzaile askok beraiei interesatzen zaizkien gaietaz hitz egiten dute eta orrialde honetan azaltzen dira hitzaldi horiek. Bertan hezkuntzari loturiko gaiak aurki daitezke. Orrialdea izatez ingelesez da, baina gaztelaniaz ikusteko aukera ere badago. Horregatik interesgarria iruditzen zaigu eta zuei erakutsi nahi dizuegu.

TED hitzak Tegnologia, Entretenimendua eta Diseinua esan nahi du. Bertan ezagutzera emateko ideia itxuroso asko azaltzen dira. Hemen aurki ditzakegun gaiak ondoko hauek dira: zientziak, artea, diseinua, politika, HEZKUNTZA, kultura, munduko gauzak, telknologiaeta garapena, aisia.

Ikusi duzuenez, gai askotariko bideoak agertzen dira orrialdean. Bideo guztiak gehienez 18 minutukoak izaten dira, beraz, gure ustez oso praktikoak izan daitezke klase batean jartzeko adibidez.


Informazio gehiago hemen.

Sarrera



Ongi etorri Katamaran blogera!

Blog honetan gauza ugaritaz hitz egingo dugu. Batez ere hezkuntzari buruz arituko gara, esate baterako, bideo, albiste, web horri eta dena delakoak jarriko ditugu bertan.


Espero dugu zuen gustokoa izatea eta, noski, ondo pasatzea!!